Automatika, informatika industriala eta telekomunikazioak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
MSI Taldeak Sarabe Ingeniaritza erosi du Nafarroan duen posizionamendua sendotzeko

Eragiketa hau kooperatibak zehaztutako erabaki estrategikoen barruan kokatzen da, MSIren hedapen geografikoko prozesuaren parte gisa, sektore estrategikoetan duen presentzia indartzeko eta teknologia espezifikoetan duen ezagutza handitzeko.
Bestalde, Sarabe Ingeniaritzak 20 urteko ibilbide sendoa egin du Nafarroako merkatuan, automatizazioan, monitorizazioan eta ikusmen artifizialean zerbitzuak eta soluzioak eskainiz, arreta berezia jarriz automobilgintzan, elikaduraren sektorean eta beste industria prozesu batzuetan.
Sarabe Ingeniaritzak 20 urteko ibilbide sendoa egin du Nafarroako merkatuan, automatizazioan, monitorizazioan eta ikusmen artifizialean zerbitzuak eta soluzioak eskainiz, arreta berezia jarriz automobilgintzan, elikaduraren sektorean eta beste industria prozesu batzuetan
MSIren integrazioak Saraberen posizionamendua indartuko du, eta, aldi berean, bezeroentzako balio erantsia handituko du, proiektu integraletan kudeatzeko gaitasuna handituz eta taldeak dituen prozesuen digitalizaziorako tresna berriak txertatuz.
25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, MSI Taldeak elektrizitatea, automatizazioa, prozesuen kontrola eta digitalizazioa bezalako arloetan garatu du bere jarduera, metala, ingurumena, ura, energia eta prozesu industrialak bezalako sektoreak barne hartuta. Gainera, soluzio pertsonalizatu automatizatuak eskaintzen ditu aurreprozesuetan eta amaierako kalitate kontrolean.
Erosketa horrekin, MSI Taldeak bere giza taldea indartuko du, kualifikazio handiko 100 profesional baino gehiagok osatua. Taldearen egitura kooperatiba nagusi batek eta bi sozietate partaidetuk osatzen dute orain: Enyca Seguridad eta Sarabe Ingeniería. Horrez gain, nazioarteko filialak ditu Mexikon eta Txilen, eta bulegoak Andoainen, Aretxabaletan, Madrilen, Santanderren eta Jerezen, eta orain, Iruñean.
MONDRAGON Ventures
Saraben egindako inbertsio hau, jarduera zein merkatu berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren testuinguruan kokatzen da, hazteko gaitasuna duten enpresetan inbertituz. MONDRAGONek bost urte daramatza dagoeneko lan honetan eta hogeiren bat enpresatan inbertitu du, hala behar dutenetan arrisku-kapitaleko Funts Korporatiboekin kooperatibei lagunduz, hasierako faseetan arriskuak hartzea konpentsatzeko beharrezko gerta litekeelako.