Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Montevideoko Unibertsitateak fakultate berria estreinatu du, Enea-ren altzariekin
Montevideoko Unibertsitateak fakultate berria du. Ingeniaritza Fakultatea da (FIUM), eta egoitza eraikin zabal eta moderno batean birkokatu da. Fakultateak ateak ireki zituen urte hasieran eta zaharberritze proiektuan parte hartu zuen Eneak. Interiorismo proiektua Dovat Arquitectos estudioak egin zuen eta Enea etxeko altzariak erabili dituzte guztia atontzeko. Enea enpresak Hego Amerikako Tecnomadera herrialdean duen banatzailearen eskutik parte hartu du enpresa gipuzkoarrak.
LATU (Uruguaiko Laborategi Teknologikoa) parke teknologikoan dago fakultatea, eta inauguraziora Luis Lacalle Pou herrialdeko presidentea, presidenteordea eta gobernuko hainbat agintari joan ziren. Kokapen berriak, alde batetik, espazio gehiagoren beharrari erantzuten dio, eta, bestetik, ikasleen, irakasleen eta ikertzaileen komunitatearen eta inguruko enpresen arteko sinergia indartzeko asmoari.
Hiru solairutan banatutako 2920 m2-ko azalera du fakultateak, eta itxarote-gune zabalak, kafetegia eta kanpoaldea ditu. Horietan, Eneak bere bildumako altzariak erabili ditu. Izan ere, MONDRAGONeko konpainiak diseinuzko altzarien katalogo zabala du, eta horri esker, unibertsitateko altzarientzako apustu segurua da beti.
Kafetegi gunea

Fakultateak kafetegi-gune bat du, eta, bertan, bere ekipamendua jarri du Eneak. Atseden-gune hori ez da batere oharkabean igaroko; gainera, erosotasuna eta estiloa eskaintzen ditu, hurrengo klasea baino lehen zerbait txikitzeko edo goiz erdiko kafe hori hartzeko, indarrak kargatzeko.