MONDRAGONeko kooperatiben gaitasun berritzailea, Makina-Erremintaren biurtekoan

Danobatgroupek, Danobatek, Soralucek, Fagor Automationek eta Idekok kooperatiba-ereduaren potentzial teknologikoa erakutsi dute fabrikazio aurreratuan.
Card image cap
2026/03/03

Bilbao Exhibition Centre-n egiten ari diren Makina-Erremintaren Nazioarteko 33. Biurtekoak (BIEMH) berriz ere MONDRAGONeko kooperatibak Europako industria-gune nagusietako baten erdigunean kokatu ditu. Hainbat kooperatibak presentzia nabarmena ari dira izaten azokan beste behin ere, berrikuntzarekiko, digitalizazioarekiko eta industria-lehiakortasunarekiko konpromiso korporatiboa berretsiz.

Makina-erremintako soluzioetan nazioarteko erreferentea den Danobatgroupek doitasuna, automatizazioa eta ekoizpenaren eraginkortasuna hobetzea helburu duten teknologiak aurkeztu ditu bere standean

Danobatgroupen —Danobat, Soraluce eta Idekoren eskutik— zein Fagor Automationen parte-hartzeak agerian uzten du kooperatiba-ekosistemaren sendotasuna fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren arloan, Korporazioarentzat estrategikoa den sektorean.

Gaur, azokaren lehen egunean, Danobatgroupek bere standean Imanol Pradales lehendakariaren, Mikel Jauregi Industria sailburuaren eta Jordi Garcia Brustenga Espainiako Industria estatu-idazkariaren bisita jaso du, baita AFM Advanced Manufacturing Technologies Clusterraren ordezkariena eta beste agintari instituzional batzuena ere.

Danobatgroup BIEMH 2026 - Pradales02.jpeg

Berrikuntza teknologikoa, kooperatiba-zigiluarekin

Makina-erremintako soluzioetan nazioarteko erreferentea den Danobatgroupek doitasuna, automatizazioa eta ekoizpenaren eraginkortasuna hobetzea helburu duten teknologiak aurkeztu ditu bere standean. Berrikuntzen artean balio erantsi handiko artezketa eta fresaketa garapenak nabarmendu dira, baita punta-puntako industrietarako soluzio adimendunak ere. Danobat eta Soraluce elkarrekin aritzeak taldearen gaitasuna indartzen du sektore aeroespazialera, automobilgintzara edo energía arloetara egokitutako proposamen integralak eskaintzeko.

Biemh 2026 - Fagor Automation.jpeg

Bestalde, Fagor Automationek bere azken soluzioak aurkeztu ditu CNC sistemetan —CNCelite 2.0 eta 8065elite 2.0 G modeloak—, enkoder lineal eta angularretan, eta industria-digitalizaziora bideratutako kontrol-plataformetan —FDS Fog On-Premises, esaterako—. Kooperatibak bidea egiten jarraitzen du konektibitatean, datuen integrazioan eta makinen errendimendua hobetzen, automatizazio eta eraldaketa digitaleko prozesuetan bazkide teknologiko gisa duen posizioa sendotuz.

Fagor Automationek bere azken soluzioak aurkeztu ditu CNC sistemetan —CNCelite 2.0 eta 8065elite 2.0 G modeloak—, enkoder lineal eta angularretan, eta industria-digitalizaziora bideratutako kontrol-plataformetan

Arlo teknologikoan, Idekok fabrikazio aurreratuko prozesuetan erreferentziazko zentro teknologiko moduan duen gaitasuna jarri du balioan, industria-enpresekin lankidetza estuan arituz ezagutzaren transferentzia eta soluzio berritzaileen garapena bizkortzeko.

BIEMHen duen presentziak I+G kooperatiboak lehiakortasunaren motor gisa duen garrantzia azpimarratzen du.

Industria-ekosistema kooperatiboa

BIEMH ez da soilik erakusleiho teknologiko bat; industria-lankidetzarako eta talentuaren garapenerako topagunea ere bada. Kooperatiba hauen parte-hartzeak interkooperazioan oinarritutako eredu baten sendotasuna erakusten du, non enpresa eta berrikuntza teknologikoa modu koordinatuan aurrera doazen.

BIEMH 2026k berriz ere baieztatu du MONDRAGONen kooperatiba-eredua lehiakorra izateaz gain, berrikuntzaren eta balio erantsiaren eragile ere badela Euskal Herriko eta nazioarteko industria-ehunarentzat.

 

 

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa

Makina erreminta