MONDRAGONek Txinan duen presentzia indartu du

Danobatgroupek bikaintasun zentro bat inauguratu du Shanghain eta Fagor Arrasatek Asiako herrialdean bete duen hamargarren urteurrena ospatu du jardunaldi teknologiko batekin. MONDRAGONek 22 planta produktibo ditu Txinan, 24 bulego komertzial, 300 milioi euro baino gehiago saltzen du bertan, eta 1.800 lagun inguru enplegatzen ditu.
Card image cap
2018/11/22

MONDRAGON Korporazioak berretsi egin du Asiako herrialdearen alde egindako apustua, Danobatgroupen proiektu berri bat martxan jarriz eta Fagor Arrasateren plantaren hamargarren urteurrena ospatuz.

MONDRAGONek Txinan duen sarean daude 22 planta produktibo, 24 bulego komertzial, 300 milioi euro baino gehiago saltzen du bertan, eta 1.800 lagun inguru enplegatzen ditu.

Danobatgroupen bikaintasun zentroa

Txinako merkatuan duen presentzia indartzeko eta bezeroei balio erantsiko zerbitzua egiteko xedearekin, Danobatgroup euskal enpresa taldeak Bikaintasun Zentro bat inauguratu du Shanghain, Asiako herrialdeko industria gune garrantzitsuenetako batean.

Makina-erreminta eta produkzio sistema aurreratuen fabrikatzailearen instalazio berrian buruak konpontzeko tailer bat dauka ekipatuta, ordezko piezetarako biltegi bat, balio erantsi handiko makineria erakusteko show-room bat eta bulego gune bat.

Zehazki, bikaintasun zentroa taldeak dagoeneko Pekinen duen ordezkaritzari gehitzen zaio, haren jarduera osatzeko. Gainera, instalazio berrietan zerbitzu berriak gehitu daitezke Txinako eskaintzarako. Ildo horretan, Shanghaiko instalazioak erakustaldia eta saiakuntza pertsonalizatuak eskainiko dizkie bezeroei, eta laguntza teknikoko zerbitzuak eta prestakuntza eskainiko ditu, efizientziaz eta bezeroagandik hurbil, lantaldean bertako teknikari espezializatu berriak sartuz, ordezko piezak berehala entregatuz eta konponketak oso epe laburretan egiteko aukera eskainiz.

“Shanghain dugun ezarpenaren xedea da gure bi marka ospetsuak –DANOBAT eta SORALUCE- Txinako merkatuko ezagunenen artean posizionatzea. Gainera, gure jarduera komertziala eta laguntza teknikoa indartzeko balioko du. Apustu horri esker, loturak sendotu ahal izango ditugu gure bezeroekin, eta bertan zerbitzu hurbilagoa, espezializatua eta balio erantsi handiagokoa eskaini”, adierazi du taldeko zuzendari komertzial Oscar Urdangarinek.

Instalazioak Danobatgroupek Txinan duen zerbitzuen eskaintza handitzen du, eta bere helburua da Asiako herrialdean salmentak bultzatzea, bereziki erreparatuta Shanghaiko inguruari, herrialdeko industria gune nagusietakoa izanik. 2-3 urtean, taldeak era nabarmenean hazi nahi du salmenta bolumena Txinako merkatuan.

“Instalazio berriekin, Danobatgroupek beste urrats garrantzitsu bat egiten du atzerrian hedatzeko estrategian, eta Taldea duela hainbat urtetik garatzen ari den nazioarteko ezarpenen estrategia berresten du, bere jarduera garatzeko merkatu nagusietan. Gure bezero, hornitzaile, instituzio eta laguntzaileei oro har helarazi nahi diegu DANOBATGROUPek Txinako merkatuarekin duen konpromisoa, duela ia 30 urteko historiarekin, sendoa dela, irmoa eta epe luzerakoa. Horrez gain, bikaintasun zentro berri hau bezalako zuzeneko inbertsioek DANOBATGROPUPek bere nazioarteko estrategian Txinari ematen dion garrantzia erakusten dute”, gehitu du Urdangarinek.

Bikaintasun zentro berria joan den azaroaren 21ean inauguratu da, DANOBATGROUPeko zuzendari nagusi Pello Rodriguezek presiditutako ekitaldian, taldeko enpresetako ordezkariak ondoan zituela.

Inaugurazio ekitaldiak programa erakargarria zeukan, eta balio izan zuen taldeko bezeroei eta bertako agintariei balio erantsiko eskaintza berria erakusteko, hori helarazi nahi baitio Danobatgroupek bere bikaintasun zentro berritik txinatar bezeroari.

Fagor Arrasateren hamargarren urteurrena

Fagor Arrasatek Shanghaiko (Txina) plantaren hamargarren urteurrena ospatu du foro teknologiko baten bitartez, zeinean ehun bezerok baino gehiagok lehen eskutik ezagutu dituzte prentsetarako azken aurrerapena eta garapenak, estanpazio sistemak, metalak prozesatzeko sistemak eta etxetresna elektrikoak ekoizteko lerroak.

Ekitaldia Kunshaneko lantegian egin da, eta bertan izan dira Txinako automobilgintza, aeroespazial, metal prozesaketa eta etxetresnen fabrikazioaren sektoreetako enpresa nagusietako ordezkariak.

"Azken 10 urtean erreferente moduan finkatu gara Txinan prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoetan zein ebaketa lerroetan, izan altzairuzkoak zein aluminiozkoak, eta herrialde horren aldeko apustu indartsua egiten jarraituko du, gure nazioarteko hedapenaren zati gisa”, adierazi du Juan Etxebarria zuzendari komertzial korporatiboak.

Fagor Arrasate

Konpromisoa inbertsioarekin, berrikuntzarekin eta tokiko garapenarekin Txinan, horren erakuslea izanik enpresak herrialdean egin duen bideari Kunshaneko Gobernuak erakutsiko aitortza, plantako gerente Jon Agirre ohorezko herritar izendatu baitzuen.

Urteurrena ospatzeko ekitaldiak “Familien egunarekin” osatuko dira, zeinean langileek etxekoei eta lagunei erakutsiko dizkieten instalazioak eta egunero egiten duten lana.

Plantako instalazioetan tourra egin ondoren, parte hartzaileek aukera izan dute plataforma eta materialen garapen berrien aurkezpenetara joateko, automobilgintzaren industriarako, edo Fagor Arrasatek material arin berriek planteatzen dituzten erronketarako dituzten soluzioak ikusteko. Aluminiozko estanpazio sistema berriak, High Speed efizientzia handiko prentsak eta etxetresna elektrikoen fabrikazioko azken joerak ere izan dira protagonista jardunaldian. Bezero nabarmen batzuek ere kontatuko dituzte Fagor Arrasaterekin urte hauetan izandako lankidetzaren emaitzak, eta beraien proiektuei gehitu dien balioa.

120 enplegatu dituen produkzio planta garrantzitsu horretaz gain, Fagor Arrasatek Asiako  herrialde erraldoian duen presentzia bi ordezkaritza komertzialekin osatzen da, Pekinen eta Shanghain.

 

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.