Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kataluniako Generalitateko presidentea, MONDRAGONen
- 2. Diputatuen Kongresuko presidentea, MONDRAGONen
- 3. Ingurumen, kalitate eta berrikuntzako ordezkariak bildu ditu MONDRAGON Ingurumen Foroak
- 4. Pablo Valle, Mondragon Unibertsitateko ikertzailea, munduko onenen artean
- 5. Ekiola Gorbeialdea eguzki kooperatibak energia sortzeari ekin dio
- 6. Mondragon Unibertsitateak graduko azoka berriak egingo ditu urrian
MONDRAGONek NÉBODAn inbertitu du

Sektore estrategikoetan eta etorkizunekoetan negozio berrien sorrera bultzatzeko helburuarekin, MONDRAGONek, kooperatibekin batera, kanpoko 30 enpresa ingurutan inbertitu du azken hamarkadan. Aurtengo azken eragiketetako bat NÉBODA enpresaren kapitalean sartzea izan da. Enpresa hori 2019an sortu zuten Iván García Besadak eta Roberto Estévez Quintelak, eta nekazaritza-sektorearen erronka handiei benetako irtenbide bat eskaintzeko asmoz sortu zen, baita eskulan eskasiari, klima-aldaketari eta baliabide naturalen gaineko presioari ere.
Bere ikuspegi zientifiko eta industrialari esker, bere proposamenak errentagarritasuna, jasangarritasuna eta kalitatea uztartzen ditu, eta erreferente gisa kokatzen da AgriFoodTech enpresa europarren belaunaldi berrian. Plataforma teknologiko propioa garatu dute, hosto-landareak eta belar aromatikoak –albaka, adibidez- modu jasangarri eta eskalagarrian landatzeko aukera ematen duena. Ingeniaritza, automatizazioa eta ezagutza zientifikoa aplikatuta, enpresak metro karratuko errendimendua lau aldiz biderkatzea lortu du azken hiru urteetan, maila globalean liderrak diren ekoizpen-mailetara iritsiz eta, gainera, uraren kontsumoa %90etik gora murriztuz eta bere aztarna ekologikoa minimizatuz.
Gaur egun, industriaurreko fase batean dago, Vigon dagoen 200 m2-ko planta batekin eta urtean 8.000 kg ekoizteko ahalmenarekin.
Eragiketa berri hau ekintzailetza-gaitasunak aktibatzeko eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren testuinguruan kokatzen da. "Nekazaritza-teknologia bertikalen garapena puntako herrialdeek gidatzen dute, hala nola, Herbehereek, Erresuma Batuak edo Alemaniak. MONDRAGON Venturesetik gure kooperatibentzako aukera leiho bat bistaratzen dugu automatizazio industrialaren eremuan, kalitate handiko labore eraginkor eta errentagarriekin, bai nekazaritza ekoizpenean, bai instalazioen fabrikazioan eta ondorengo mantentzeetan. Horrela, merkatuan goranzko joera argi bati erreparatu nahi diogu, datozen 8 urteetan bi digituko hazkundea espero baita urtean", adierazi du Joseba Sagastigordia MONDRAGON Ventureseko zuzendariak.