Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
MONDRAGONek bere argudioen sendotasuna erakutsi du Eskuratu/Ordainduren demandari dagokionez

Gaur, azaroak 15, Bergarako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegian egin den aurretiko entzunaldia dela eta, aipa daiteke entzunaldia aurreikusitakoaren arabera garatu dela: dagozkion frogak proposatu eta onartu dira, eta ahozko epaiketarako data ezarriko dela egun batzuk barru.
Horrela, MONDRAGONek eskatuta Arantza Laskurain, idazkari orokorra joango da ahozko epaiketara, Korporazioko parte izanik eta bere izenean. Horrez gain, eta demanda jartzaileak eskatuta Txema Gisasola joango da, beste batzuen artean, taldeko lehendakari ohi bezala.
Entzunaldian, MONDRAGONek agerian utzi du bere jarrera irmoa, egitate egiaztagarrien bitartez. Bere argudioak defendatu ditu “engainuaren teoriaren” salaketa faltsuaren aurrean, izan ere, demandatzaileak saiatu dira MONDRAGONi “engainuagatik” erantzukizuna leporatzen, zeina ustez MONDRAGONeko Urteko Txostenen, TU Lankide barne aldizkariko artikuluen eta artean Taldeko lehendakaria zenak Bilbon egindako solasaldi batean esandako hitzen bitartez gauzatuko zen.
Dokumentazio horren azterketa zorrotzari esker, ondorioztatu daiteke MONDRAGONen aldetik ez dagoela garantiaren inolako konpromisorik Fagor Etxetresna Elektrikoak/Edesaren bideragarritasunari dagokionez, edo bazkideek beraien kooperatibei egindako ekarpenak itzultzeari dagokionez. Arrazoi hori tarteko, MONDRAGONen iritziz, demanda ezetsi egin behar da, “engainuaren” akusazio hori delako aipatu elkarteen erreklamazioaren oinarri nagusia.
Halaber, esan daiteke Eskuratu/Ordaindu elkarteek dagoeneko porrot egin zutela konkurtsoaren prozeduran MONDRAGONi erantzukizuna leporatu nahi izan ziotenean, prozesu hartan MONDRAGONen edonolako erantzukizuna baztertu zelako demanda jartzaileek euren demandan adierazitako gertaerei dagokienez.
Kooperatibek autonomoak eta subiranoak
MONDRAGONek berriro dio erantzukizuna soilik Fagor Etxetresna Elektrikoak/Edesa kooperatibena dela, kooperatiba autonomo eta subirano diren heinean, eta demanda jartzaileek osorik zekitela kooperatiba bakoitzaren erabaki enpresarialak zein ziren. Berez, etorkizunari buruzko erabakiak, zeinak ezin diren delegatu beste inolako instantzia batera, beraien gobernu organoetan hartu ziren. Ondorioz, ez dago oinarririk MONDRAGONi, hau da, bere kooperatiba eta bazkideei, ekarpenak/inbertsioak itzultzeko eskatzeko, kooperatiba haietako bazkideek indibidualki eta borondatez egin zituztelarik.
Demandatzaileek akats formalak konpondu eta gero, horien ondorioz prozesua luzatu delarik, orain prozedura judizialak bere bideari jarraitzen dio.
Azkenik, gaur-gaurkoz, kooperatibek enpleguari irtenbideak bilatzeko duten konpromiso irmo eta solidarioari helduta, esan daiteke MONDRAGONek dagoeneko irtenbidea eman diela Fagor Etxetresna Elektrikoak/Edesa itxi zirenean enplegua galdu zuten 1.895 bazkideen %95i.