Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
MONDRAGONek baztertu egin du Konforteko negozioen bideragarritasun planean parte hartzea
Basauriko (Bizkaia) eta Bergarako (Gipuzkoa) plantetatik Fagor Etxetresnetako Konforteko negozioei buruzko bideragarritasun proiektu bana jaso ondoren, eta horietako sustatzaile taldeekin lankidetzan arituz, proiektu biak aztertu eta landu ditu MONDRAGON Korporazioak.
MONDRAGON, prozesu honetan zehar negozio horietarako proiektu bakar bat antolatzeko zailtasuna baieztatu duelarik, aipatu azterketan inplikatu da, sustatzaileei enplegurako alternatiba bideragarriak bilatzen laguntzeko helburuarekin. Aitzitik, bideragarritasun planen inguruan berak egindako behin betiko azterketaren zein kanpoko kontrastearen ondoren, gaur elkartu den Kontseilu Orokorrak proiektuan parte ez hartzea erabaki du.
Korporazioaren eskariz kanpoko eragile independente batek egin duen IBR txostenaren arabera (Independent Business Review), sustatzaileek aurkeztu duten planak zalantzak planteatzen ditu epe ertainera eta luzera bideragarritasuna mantentzeari dagokionez.
Beharrezko indargune lehiakorra bermatzeko zailtasuna adierazten du txostenak, ziurgabetasuna azaltzen baita salmenten, prezioen eta kostuen murrizketa mailari buruzko helburuekiko. Gainera, gakoak diren kanpo baldintzak sustatzaileen erabaki eremutik at daude.
Arrazoi nagusiak dira sektorea oso-oso lehiakorra dela, kontzentrazio maila handi dagoela, eta estatuko merkatua erabat ahulduta eta oso baldintzatuta dagoela, bilakaera teknologikoagatik, kostuen efizientziagatik eta merkatuaren exijentziengatik, produktuei eta fabrikazio prozesuei dagokienez.
Korporazioaren iritziz, planaren azterketan oinarrituta, negozioaren errentagarritasuna nekez mantendu ahal izango da ingurune sektorial lehiakor horretan
Korporazioaren iritziz, planaren azterketan oinarrituta, negozioaren errentagarritasuna nekez mantendu ahal izango da ingurune sektorial lehiakor horretan, eta ezin dakioke aurre egin planteatu den moduan.
Halaber, bere iritziz, sektorean lehiakorra izateko beharrezkoa da enpresa talde handi babesa izatea, eskariaren eta jardueraren maila jakin bat mantentzeko, eta merkatuan lidergoa izateko.
MONDRAGON Korporazioaren rola
Korporazioak Fagor Etxetresnetako jarduerarik errentagarrienentzat irtenbideak bilatzen laguntzeko borondatea eta konpromisoa izanik, ekimen horiei eman zaien babes korporatiboa izan da aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna aztertzea eta kontrastatzea, eta proiektua finantzarioki babestea, betiere enpresa proiektu partekatua eta lehiakorra izatekotan. Korporazioa bere historian zehar horrela aritu izan da.
MONDRAGONek jarraitu egingo du bere ahaleginak soberan dagoen enplegu estrukturalerako irtenbideak sustatzera bideratzen, elkartasunezko neurrien bitartez.