Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
MONDRAGON Zentro Korporatiboa ere EUSKARALDIArekin bat
Covid-19ak asko baldintzatu duen urte honetan, Zentro Korporatiboak eutsi egin dio euskararen bideari, hala nola, ahozko erabilera orokorrak (%46) lau puntu hobetu du iazkoa eta leialtasuna %66an finkatu da. Zentro Korporatiboko lankideek argi dute, eginikoa asko izanda ere, hobetzekoak asko direla, eta harrotasuna adierazten dute aurten lortutako zenbait markekin: Ezohiko Batzar Nagusian ahoz %75 egin zen euskaraz eta Batzar Nagusian %100. Gainera, ezin ahaztu Zentro Korporatiboaren inplikazioa Kongresuan ahozkoa %97 izateko.
Halaber, COVID-19aren eragozpenak eragozpen, aurtengo aurreikusitako egitasmoei eustea erabaki zuen Mondragonek, besteak beste Bikainera aurkeztea. Aurreko astean ebaluatzaileen bisita telematikoa izan ondoren, ebaluazioaren zain daude orain Zentro Korporatiboko lankideak: hobetzen jarraitzeko prest.
Argazkietan MONDRAGON Koop. E.-ko lankideak Arrasateko eta Aretxabaletako egoitzetan.