Irakurriena
- 1. AFM Klusterrak Jose Perez Berdud izendatu du presidente
- 2. Xabier Sotil: "Gazteak balioetan oinarrituta konbentzitu behar dira, etorkizuneko kooperatibak eraiki ditzaten"
- 3. Arizmendi eta Mundukideri esker, ordenagailuak Brasilgo eskoletara
- 4. Mondragon Unibertsitateak eta Elayk bat egin dute automobilgintzarako pieza metalikoen fabrikazioa hobetzeko
- 5. Kargadore inalanbrikoa garatu du Ikerlanek, Europa mailako proiektu baten baitan
- 6. Orbeak 170 lanpostu berri sortu eta 282 milioi euro fakturatu zituen 2021ean
- 7. Euskara Planaren 20. urteurrena ospatu du Batz kooperatibak
- 8. Covid-19 kasu positiboen kontaktuak arakatzeko taldearen lana bikaina izan da kooperatibentzat
- 9. Soralucek 60 urte betetzen ditu fundatzaileen adorea eskertuz
- 10. SHREC taldeko nazioarteko adituak energia berriztagarrien inguruan arituko dira Garaian
Mondragon Unibertsitateko talde bat Formula Student 2021 lehiaketan arituko da
Formula SAE izenarekin ere da ezaguna Formula Student lehiaketa, mundu osoko unibertsitate eta ikasleen arteko txapelketa bat da, non ingeniaritza bikaintasuna sustatzea den erronka nagusia. Formula Studenten parte hartzen duten taldeek Formula 1ekoen antza duten autoak diseinatu, ekoiztu eta garatu behar dizute, ondoren pista batean lehiatzeko.
Emuf da Mondragon Unibertsitateko ikasleen taldearen izena. Ikasle-talde anitza da, ingeniaritza arlo ezberdinetako ikasleek osatzen dutena, baita LEINNeko ikasleek ere. Guztira 24 ikasle batu dira proiektua garatzeko eta burutzeko, eta lanean dihardute astero-astero, abuztura bitartean. Izan ere, monoplaza prest egon beharko da abuztuan lehiatzeko.
Formula Student erronka bat da, eta erronka guztietan bezalaxe, ikasleek enpresa eta erakunde ezberdinen laguntza jaso dute proiektua garatu ahal izateko. Besteak beste, Arrasateko Udalak babestu die ekonomikoki, baita MONDRAGON Korporazioko zenbait kooperatibak ere, besteak beste, Errekak eta Ikerlanek. Eta Korporaziotik kanpo dauden beste enpresa batzuen laguntza ere jaso dute, Irizar bezalako enpresa ere proiektuaren babesle baita. Batzuek dirua eta beste batzuek piezak. Guztiek egin dute bat Emuf-ek auto elekriko ahalik eta lehiakorrena garatzeko.
Milioi askoko proiektuen kontra lehiatzen
Lehenengo aldia da Mondragon Unibertsitateak proiektua aurkezten duela Formula Student lehiaketan eta oso proiektu potenteen aurrean arituko da. "Gure helburua kotxea pistan jartzea da" adierazi digu Eguskiñe del Valle, laugarren ikasturteko diseinu ingeniaritza ikasleak. Aurrez aurre izango ditugu "benetako eskuderiak" eta "milioi askoko diru-laguntza duten proiektuak". Izan ere, unibertsitate askok urte asko daramatzate lehiaketa honetan. "Guretzat inportantea da kotxe elektriko lehiakor bat diseinatzea eta eraikitzea eta bide horretan gogor egingo dugu lan".