TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitatearen hamabost titulazio dual ziurtatu ditu Eusko Jaurlaritzak

2018/05/23

Unibertsitateak titulu dualaren zigilu ofiziala lortu du Unibasqera aurkeztutako 15 titulazioetan eta euskal unibertsitateen artean lidergoa lortzen du bere eskaintzan titulazio dualen kopururik altuenarekin (10 gradu eta 5 master ziurtatu ditu).
Mondragon Unibertsitatearen hamabost titulazio dual ziurtatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman die euskal unibertsitateen titulazio dualei, prestakuntza dualerako Unibasq ziurtapen-sistemaren bidez; tartean dira Mondragon Unibertsitatearen 15 titulu eta honekin, Mondragon Unibertsitateak, euskal unibertsitateen artean lidergoa lortzen du bere eskaintzan titulazio dual kopuru altuenarekin.

Epealdi horretan zehar lortutako emaitzek garbi erakutsi dute ereduaren arrakasta: gradu eta masterretan eredu dualean ikasi duten Mondragon Unibertsitateko ikasleen % 80k enpresa berean jarraitu dute lanean, ikasketak amaitu ostean.

Zehazki, 10 gradu eta 5 master ziurtatu ditu, hain zuzen ere Mondragon Unibertsitateak titulu dualaren zigilu ofiziala lortzeko aurkeztu dituen eta bere eredu dualaren baitan eskaintzen dituen guztiak. Unibertsitateak eredu dualean (lehen ikasketak eta lana txandakatzea esaten zitzaion horretan) pilatu duen esperientzia bermatzen du aintzatespen horrek. Irakaskuntza-mota horri esker, ikastetxean ikasketak eta enpresan egonaldi ordainduak egin ahal izan dituzte ikasleek 50 urtean zehar, eta, horrela, lehen euskal unibertsitatea bihurtu zen eredu-mota hori erabiltzen.

Zehazki, hauek dira Eusko Jaurlaritzaren titulu dualaren zigilua lortu duten hamabost tituluak: Goi Eskola Politeknikoko bederatzi gradu —zortzik ibilbide dualean ikasteko aukera ematen dute eta bestea formatu dualean soilik egiten da— eta Enpresagintza Fakultateko gradu bat. Graduondoko tituluak, berriz, Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoan emandako bost master dira. Gaur egun, seigarren master bat dago berifikazio prozesuan. Hezkuntza arloko masterra da hau, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Aritzeko Trebakuntza Unibertsitate Masterra.

 

UNIBERTSITATE-GRADUAK

Goi Eskola Politeknikoa

-               Ingeniaritza Mekanikoa

-               Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza

-               Industria Antolakuntzako Ingeniaritza

-               Industria Elektronikako Ingeniaritza

-               Informatikako Ingeniaritza

-               Energia Ingeniaritza

-               Industria Prozesuetako Ekoteknologien Ingeniaritza

-               Ingeniaritza Biomedikoa

-               Ingeniaritza Mekatronikoa.

 

Enpresagintza Fakultatea

-               Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza

 

UNIBERTSITATE-MASTERRAK

Goi Eskola Politeknikoa

-               Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterra

-               Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

-               Sistema Txertatuetako Unibertsitate Masterra

-               Energiako eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterra

-               Teknologia Biomedikoetako Unibertsitate Masterra

 

Ziurtapen ofizial duala

Eusko Jaurlaritzak Unibasquen bidez bideratzen duen ziurtapen-sistema aurrendaria da, Estatuan, titulu dualak onesten, hau da, titulazioetan prestakuntza dualaren aintzatespena lortzeko unibertsitateek bete behar dituzten irizpideak finkatzen. 2018-2019 ikasturtean abiatuko dira lehen graduak.  

Ikasleek titulazioaren % 25 gutxienez modu dualean egin beharko dute graduen kasuan, eta % 40 gutxienez masterretan, eta ezinbestekoa izango da gradu- edo master-amaierako lana kanpoko erakundearekin elkarlanean egitea.

Gaingiroki, hauxe ezartzen du sistemak: ziurtapena lortzeko, graduek bateratu egin behar dituzte prestakuntza akademikoa eta ekoizpen-inguruarekiko harreman estua. Horretarako, unibertsitateak eta enpresek lankidetza estuan jardun behar dute. Enpresek, prestakuntza-plana egiten ez ezik, praktiken tutoretzan eta ikasleei finantzaketa ematen ere hartzen dute parte.

Aitzindariak prestakuntza dualean

Mondragon Unibertsitateak 50 urte daramatza ikasleei prestakuntza duala eskaintzen, eta, beraz, aitzindaria da eredu horretan. Hain zuzen ere, 1966an hasi zuen ibilbide hori, Alecop kooperatibaren sorrerarekin, gaur egun Mondragon Unibertsitatea osatzen duten zentroetako ikasleek osatua. Urte horietan guztietan, milaka ikasle aritu dira eredu horretan ikasten eta lanean. 50 urte hauetako esperientziari esker, Mondragon Unibertsitateak Euskadin eta Estatuan aitzindaria den prestakuntza-eredu bat garatu du, Euskadiko beste zentro eta eskualde batzuetara hedatu izan dena.50 urteotan kooperatiba horretan lortutako esperientziari esker, Mondragon Unibertsitateak Euskadin eta Espainian aitzindaria den prestakuntza-eredu duala garatu du, ikasleei ikasketak lanbide-jarduerarekin txandakatzeko aukera emanez. Gerora, beste zentro batzuek ere bereganatu dute eredua.

Eguraldia
Osteguna 21 Min: 17
Max: 28
Ostirala 22 Min: 13
Max: 24
Larunbata 23 Min: 13
Max: 26
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak