Irakurriena
- 1. Iñigo Albizuri: "Giza desberdinkeria murrizteko hazten jarraitzea da kooperatibismoaren etorkizuneko erronka handiena"
- 2. "Erregai fosiletatik energia berriztagarrietara egin beharreko trantsizio honek 2-3 hamarkada beharko ditu”
- 3. Europa erdian, bezero eta lehengaia nagusia bertatik bertara kudeatzeko aukera
- 4. "Energia" aztergai TU Lankideren azken zenbakian
- 5. MONDRAGONek bere azken soluzioak aurkeztu ditu Bienalean
- 6. “Gorputzari kaña emateko gogoz atera nintzen pandemiatik”
- 7. Danobatgroupek bere azken berrikuntzak aurkeztuko ditu BIEMHen
- 8. Adimen artifizialeko, doitasuneko, robotikako eta konpositeetako azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Idekok
- 9. Ikerlanek bere pontentzial teknologikoa aurkeztuko du hitzaldien bidez eta espazio dinamikoan
- 10. 'Hazia' Arizmendiarrietaren gaineko musikalaren doinuak gozo datoz
Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu du AIC-Automotive Intelligence Center fundazioarekin

AIC-Automotive Intelligence Center (AIC) fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak, Inés Anitua AICko zuzendariak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak ordezkatuta, Lankidetzarako Esparru Hitzarmen bat sinatu dute, gaur, automobilgintzaren sektoreko gaur egungo nahiz etorkizuneko erronkei erantzuteko.
AIC eta Mondragon Unibertsitatearen artean lankidetza-esparru bat erraztea da helburua, hala, automobilgintzaren gaur egungo nahiz etorkizuneko profesionalen gaitasunak modernizatu eta garatu ahal izateko, betiere graduko (Gradu Bukaerako Proiektuak eta Prestakuntza Praktikorako Laguntzak enpresan) eta graduondoko (gaur egungo profesionalen birziklapena) prestakuntzaren bitartez, bi erakundeei balioa eskainiko dieten jarduerekin lotutako esparruetako jarduerak gauzatuz.
Automobilgintza sektore garrantzitsuenetako bat da mundu osoan, ekonomian duen pisu zehatzagatik eta hark duen izaera berritzaileagatik, hain zuzen. Gaur egun oso azkar garatzen ari da, besteak beste, globalizazioa, teknologia berrien txertaketa, negozio-ereduarekin lotutako aldaketak eta mugikortasun-premia desberdinak direla eta. Horren eraginez, lankidetza irekiko eta egokitzapenerako planteamenduak egin behar dira, eragileen gaitasunak bateratu eta berehalako erronkei erantzun azkarrak eta eraginkorrak eman ahal izateko.
Zentzu horretan, gaur sinatutako hitzarmenak elkarrekiko lankidetza eragingo du, hala, gaitasun zientifiko eta teknologikoak hobeto aprobetxatu daitezela, prestakuntza hobetu dadila eta jarduera eta proiektu bateratuak garatu daitezela lortzeko.
Honako hauek dira hitzarmenaren jarduketa-eremu nagusiak:
- Erakundeen jarduerei buruzko aldizkako informazioa trukatzea.
- Hitzarmenaren helburuarekin lotutako gaietan elkarrekin gauzatu daitezkeen jarduerak aztertzea eta koordinatzea.
- Prestakuntza-lerroak garatzea.
- Ikasleak, graduondokoak, irakasleak eta ikerlariak trukatzea.