Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Mondragon Unibertsitateak hezkuntza berrikuntzari buruzko formazioa eskainiko die Kataluniako 26 eskolari
Kataluniako Escoles FECAC elkarteko 26 ordezkarik hartuko dute parte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak diseinatutako Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma (ROL) berrian.
Ikastaroa erdi-presentziala da eta urtebete irauten du. Urtean hainbat whorkshop egingo dira Bartzelonan (lehena urtarrilaren 9an) eta bestelako edukiak online eskainiko dira.
Helburua ikastetxe eta erakundeetan ikaskuntza errazteko eta gidatzeko gai diren profil profesionalak prestatzea da. Halaber, Escoles FEDAC-eko gidariak hezkuntza-berrikuntzan trebatuko dira.
Bereziki, berrikuntza sustatzea nahi duten eskolei zuzendutako programa honek 7 modulu ditu:
- Hezitzailearen rola erraztaile gisa
- Proiektua diseinatzea.
- Ikaskuntza-komunitateak.
- Lantaldeak erraztea.
- Hezkuntza-erakundeko aldaketak.
- Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuen berrikuntza.
- Profesional gogoetatsua.
Programa honetako ikastetxe parte-hartzaileek % 100eko hobaria jaso dezakete FUNDAEren bitartez.