Irakurriena
- 1. Niche Mobilityk 1,6 milioi euroko inbertsio erronda itxi du Copreci eta MONDRAGONekin
- 2. Auzitegi Gorenak ere atzera bota du Fagor Etxetresnakeko eta Edesako bazkide talde batek MONDRAGONen aurka jarritako erreklamazioa
- 3. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren 7. edizioa, maiatzaren 8an Huhezin
- 4. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 5. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 6. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
Mondragon Unibertsitateak Bilbon eskainiko du MBA Executive masterra

Datorren urteko urtarrilean hasita, Mondragon Unibertsitateak Enpresa Kudeaketako Executive Masterra emango du Bilbon, negozioa garatzeko konpetentziak eskuratzeko interesa duten zuzendari eta profesionalei zuzenduta.
MBA horren helburua: Euskal Herriko ETE eta mikroETE-ei enpresa-kudeaketa hobetzen eta berehalako aldakuntza etengabeak bizi dituen merkatu global eta lehiakorrean hazkundea optimizatzen laguntzea.
Euskal Herriko enpresa-ehuna batez ere ETEz osatuta dagoela kontuan hartuta, funtsezkoa da zuzendari eta profesionalak lehia handiko ingurune globaletako berrikuntza eta kudeaketaren ikuspegi aurreratua biltzen dituzten alorretan trebatzea. Horregatik, Euskal Herriko sei lanbide- eta enpresa-erakundek Mondragon Unibertsitatearekin batera Master hori abian jartzea erabaki dute, errealitateari lotutako ikaskuntzaren bidez euskal enpresen hazkundea finkatzeko asmoz. Besteak beste, APDk (Zuzendaritzaren aurrerakuntzarako elkarteak), Cebekek (Bizkaiko enpresarien konfederazioak), Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta Gecematek (Zuzendari eta Enpresarien sare profesionalak) sinatu dute MBA hori Mondragon Unibertsitatearekin batera bultzatzeko hitzarmena.
Enpresaren hazkundearen hiru ardatzak suspertzen jarriko du indarra Masterrak: bezeroak, negozio berriak eta finantza-estrategia. Horretarako, eginez ikastea bultzatzen duten metodologia aurreratuak erabiliko dira. Ardatz horiek suspertzeak errendimendu handiko taldeen lidergoa eskatzen du, ildo horretan doazen gaitasun eta trebezien trebakuntza aintzat hartuta, erakundean aldaketa berritzailea eta inpaktukoa bultzatu eta bideratzeko. Era berean, talentuari eta aliantza estrategikoei lotutako alderdiak landuko dira eta benetako esperientzien trukea bultzatuko da, Mondragon Unibertsitateak diseinatutako tresnak erabiliz.
Datu praktikoak
Masterra Mondragon Unibertsitatearen profesionalentzako prestakuntzan sartuta dago, eta enpresan erabakitzeko ahalmena duten profesional eta zuzendariei zuzentzen zaie. Master erdipresentziala da (bi ostiral hilean) eta Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da, 2019ko urtarriletik abendura bitartean, goizez eta arratsaldez. Aurretik, aurtengo irailetik abendura bitartean, enpresen lehikortasun-faktoreei buruzko hasierako diagnostikoa egingo da. Mondragon Unibertsitatearen beraren metodologia erabiliz