Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
Batzuk online eta beste batzuk modu presentzialean izango dira, aforo mugatua eta osasun segurtasun neurriak zainduta. Hori guztia kontuan hartuta, aldez aurretik egin beharko da erreserba.
COVID-19ak eragin duen pandemia egoera dela eta, Mondragon Unibertsitateak maiatzaren erdialdera arte eskainiko dituen ate irekien saioak bi modutan egingo ditu, titulazio eta kokapenaren arabera. Batzuk aurrez aurre eskainiko dira, aforo mugatuarekin, eta beste batzuk online formatoan.
Aurrez aurreko aurkezpenetan, mugatu egingo da ikasle bakoitzeko etor daitezken pertsona kopurua, modu honetan:
- Ingeniaritzak, Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak: 2 pertsona gehienez jardunaldi bakoitzeko.
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (myGADE), Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN), Business Data Analytics eta Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak: 3 pertsona gehienez jardunaldi bakoitzeko.
Apirila eta ekaina bitartean egingo dira jardunaldiak, eta erreserba aldez aurretik egin behar da, honako webgunearen bitartez: https://www.mondragon.edu/eu/unibertsitate-graduak/ate-irekiak