TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitatea hamabost onenen artean

2018/05/10

Mondragon Unibertsitatea errendimendu handieneko Estatuko 15 unibertsitateen artean dago, Conocimiento y Desarrollo Fundazioak (CyD) 2018. urterako egin duen rankingeko parametroen arabera. Guztira 69 unibertsitate aztertu dira.
Mondragon Unibertsitatea hamabost onenen artean

Fundazioak egindako rankingaren laugarren edizioa da. Espainiako 69 unibertsitatek hartu dute parte eta 17 ezagutza-eremu eta 33 adierazle aztertu dira. Horiek guztiak hiru taldetan sailkatu dira: errendimendu handia, errendimendu ertaina eta errendimendu txikia.

17 ezagutza-eremu eta 33 adierazle aztertu dira

CyD rankingak helburuak eta metodologia partekatzen ditu U-Multirank rankingarekin, Europako Batzordeak sustatzen duen nazioarteko rankinga. Espainiako unibertsitateen arloan, aipaturiko rankingak CyD Fundazioa du lankide.

Mondragon Unibertsitatearen emaitzak

Mondragon Unibertsitatea errendimendu handieneko Espainiako lehen 15 unibertsitateen artean dago. (Hamairugarren tokian hain zuzen). “Ezagutzaren transferentzia” nabarmentzen da batik bat, dimentsio horretan lortutako errendimendua handia izan baita aztertutako ia adierazle guztietan: ikerketarako funts pribatuen lorpena, etengabeko prestakuntzan lortutako sarrerak, irakasle bakoitzeko lortutako patenteak, enpresekin batera lortutako patenteak, sortutako spin-offak eta enpresekin batera egindako argitalpenak. Balorazio hauek, Mondragon Unibertsitatea laugarren tokian kokatu dute ezagutzaren transferentziari dagokionean ranking honetan.

 “Irakaskuntza eta ikaskuntza” dimentsioan, errendimendu bereziki handia izan dute graduazio-tasek, graduetan nahiz masterretan eta Unibertsitatea, rankineko zazpigarren tokian kokatu dute.

Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren helburua da unibertsitateek Espainiako garapen ekonomikoan eta sozialean egiten duten ekarpena aztertzea

Bestalde, “nazioartekotzeari” dagokion dimentsioan ikasleen mugikortasuna nabarmentzen da batez ere, eta “eskualdeko garapenari egindako ekarpenean”, berriz, eskualdeko erakundeekin egindako argitalpenak eta unibertsitateak lortutako eskualdeko ikerketa-funtsak nabarmentzen dira.

CyD rankinga eta U-Multiranks

Ranking global gehienek unibertsitate-mota bakar batean jartzen dute begirada –ikerketa arloan punta-puntakoak diren munduko unibertsitateetan–, adierazle sintetikoak garatuz, baina U-Multiranks eta CyD Rankinga adierazle erlatiboen kopuru handi batekin osatzen dira, absolutuak ez diren adierazleekin. Horri esker, antzeko perfilak dituzten unibertsitateen errendimendua aldera daiteke. Helburua ez da unibertsitaterik onena zein den zehaztea, emaitzak errendimendu-taldeetan aurkeztea baizik, horrela, erabiltzaile bakoitzak norbere rankinga egin baitezake, norberak lehenesten dituen adierazleen arabera.

Unibertsitateen eta horien ezagutza-eremuen egoera alderatzen du, 5 dimentsio hauetan: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearen garapenari egindako ekarpena. U-Multirank mundu mailako unibertsitate-ranking handiena eta xehatuena da gaur egun.

Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren helburua da unibertsitateek Espainiako garapen ekonomikoan eta sozialean egiten duten ekarpena aztertzea eta sustatzea.

Eguraldia
Osteguna 21 Min: 17
Max: 28
Ostirala 22 Min: 13
Max: 24
Larunbata 23 Min: 13
Max: 26
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak