Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
MONDRAGON Global Innovation Day 2024 ekitaldian izan zen
Bilbon, Azkuna Zentroan, ospatu zen iragan astelehenean Innobasque agentziak antolatzen duen Global Innovation Day 2024. Antolatzaileen esanetan, Euskadin egiten den berrikuntzaren ekitaldirik handiena.
Askotariko ordezkaritza gerturatu zen bertara, administrazio publikoa zein enpresa pribatuko ordezkariak, berrikuntza eta teknologia garatzen duten zentroetako kideak, guztira 400 pertsonatik gora. Xabier Madariaga kazetariak aurkeztu zuen ekitaldia, saio dinamiko eta erakargarria.
MONDRAGON Korporazioko lehendakari Pello Rodriguez, Ikerlaneko zuzendari nagusi Ion Etxeberria, Eroskiko zuzendari nagusi Rosa Carabel, Eroskiko E-Commerce zuzendaria Mari Mar Escrig, Ondoan Taldeko Sergio Olabarrieta eta beste zenbait kooperatibetako kideak ere gerturatu ziren ekitaldira.
Eroski online, kasu praktikoetan
Ekitaldia Adimen Artifizialaren gainekoa izan zen eta, BAIC (Euskadiko Adimen Arifizialaren Zentroa) zein BCAMeko (Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa) ordezkarien elkarrizketekin gozatzeaz gain, Adimen Artifizialean Euskal Herrian azken urteotan garatutako proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zen.

Hain justu ere, Mari Mar Escrig-ek Eroskik online zerbitzuan inplementatutako Adimen Artifiziala aurkeztu zuen auditorioaren aurrean.