MONDRAGON Hospitality: lankidetza maila gorenean

Proiektuak 9 kooperatiba biltzen ditu hotelen sektorean estrategikoki aritzeko. Kooperatiba horien ordezkariek, positiboki baloratzen dute proiektua, "gaitasunak biderkatzeko borondateak batu" nahi dituen lankidetza proiektua.
Card image cap
2022/04/05

Proiektua aurkezteko ekitaldian, martxoaren 31n, Basque Culinary Centerren, MONDRAGON Hospitality lankidetza-proiektuan parte hartzen duten kooperatiba batzuen ordezkarien iritziak jaso genituen TU Lankiden.

erreka.jpg

AITOR SOTES – ERREKA: “MONDRAGONen babesak beste katxe bat ematen digu”

Errekaren kasuan, aukera emango digu Hospitality sektorean eta azpiegitura sanitarioan zehazki indarrarekin sartzeko. Gure kabuz indar handia dugu alderdi industrial eta residentzialean, baina sektore hoteleroan ez dugu nahi besteko hedapena. Zentzu honetan, elkarrekin aritzen bagara, talde bezala, aukera gehiago izango dugu guztion indarguneak batzeko. MONDRAGON Taldearen bizkar hezurra osatzen dugu bederatzi kooperatibok, eta parte hartzen dugun kooperatibontzat beste katxe bat ematen digu.

krean.jpg

JON BERBEL – KREAN: “Indarrak batzeak eraginkorrago egingo gaitu”.

MONDRAGON Hospitality proiektuak balio erantsi handia ematen du, Taldearen barruan dauden eskaintzen elkarte komertziala biltzen baitu. Alde horretatik, talde berean batu eta txerta ditzakegu, eta hainbat agenteren atea jo, baina izen eta marka berarekin. Zalantzarik gabe, horri esker, indarrak batu eta banaka baino eraginkorragoak gara eta izango gara. Hala, uste dut proiektuak ibilbide positiboa izan dezakeela.

kide.jpg

MARIO LOPEZ – KIDE: “Aurrerapauso bat da”

Kidek urte asko daramatza azaltzen turismo-sektoreari dagokionez, zati handi bat Euskadin eta MONDRAGON Korporazioan dagoela. Zentzu honetan, proiektu honetan elkarrekin egotea eta helburuak, harremanak eta bezeroak partekatzea urrats handia da dagoeneko. Horrela, hobeto irits gaitezke hotelen, turismoaren eta abarren kate horretan parte hartzen duten eragileengana. Sektore honetan asko kostatzen da nork erabakitzen duen eta nork erosten duen bereiztea. Beraz, zenbat eta gehiago jakin inbertsio-funts horietaz, operadorearen eta jabearen figurez, orduan eta hobeto jakingo dugu norantz zuzendu behar dugun gure arreta eta ahalegin komertzialak.

fagor.jpg

MONICA VAZ - FAGOR ELECTRÓNICA: “Proiektua oso interesgarria iruditzen zait!”

Proiektua oso interesgarria iruditzen zait, izan ere orain arte enpresa bakoitzak bere bezeroari begira egin du lan eta proiektu honen bitartez guztiok partekatuko dugu informazioa, bezeroak eta aukerak. Gainera, kooperatiba handi edo txiki izan, guztiok izango dugu aukera sektorean diharduten enpresak ezagutzeko eta beraiengana hurbiltzeko. Gure kasuan, startup gisa ari gara Fagor Connet negozio honetan eta proiektu globalal ahalbidetuko digu aurrera egitea eta erronka berriak definitzea. Orain arte, hotel zehatz batzuetan eta bezero konkretu batzuekin ari gara baina aurrerantzean esparrua hedatzea espero dugu, kooperatiben arteko sinergiak aprobetxatuta. Lehendabiziko pausuak eman ditugu eta poliki poliki joango gara eraikitzen guztion arteko proiektu komuna.

ucin.jpg

IÑIGO UCIN – MONDRAGON: “Sektorean talde bezala aritzea da helburua”

Elkarlanean oinarritzen den proiektua da. Sektorean talde bezala aritzea da helburua eta talde bezala aurkeztea, guztion sinergiak aprobetxatuta. Gu sektorean dagoeneko sartuta gaude, eta urte asko daramazkigu bertan. Orain, proiektu honen bitartez kooperatibetan ditugun sinergiak aprobetxatu nahi ditugu indarberrituta erronka berriak gauzatzen jarraitzeko. Sektore honek asko sufritu du krisiarekin baina ari da errekuperatzen eta gure aldetik posizionamenduan hobetzea eta sektoreak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzea izango da helburua.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Hotz ganberak

Ingeniaritza eta arkitektura

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Zaharrei egokitutako altzariak

ULMAren Departamentu Zentralak

Altzari erakargarri eta erresistenteak

Nazioarteko enpresa taldea.