Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
MONDRAGON Foroa 2023, ostegunean Kursaalen
Kursaal Jauregian izango da hitzordua, ostegunean, goizeko 9etatik 14:00etara. Bertara deituak dira Taldeko Kooperatibetako zuzendaritza eta Errektore Kontseiluetako kideak, eta deialdiak erantzun bikaina izan du, izan ere 400 bat pertsona elkartuko dira. Jardunaldia bi zatitan banatuko da, barne ikuspegia izango da nagusi aurrenekoan, eta bigarrenean MONDRAGONetik kanpo dauden hiru adituk hartuko dute hitza.
Nola hatzeman eta ulertzen du gizarteak MONDRAGON? Zigor Ezpeleta galdera horri erantzuten saiatuko da
Barne hausnarketa partekatua
Iñigo Ucinek irekiko du jardunaldia, presidente moduan bere azken MONDRAGON foroa izango da Iñigorentzat. Hark jarriko du puntua, eta ondoren Zigor Ezpeletak hartuko du hitza. Errebisio historikotik gaur egungo egoerara egingo du jauzia Ezpeletak. MONDRAGONek eginiko ikerketaren emaitzak partekatuko ditu zuzendari eta errektore kontseiluetako kideekin. Nola hatzeman eta ulertzen du gizarteak MONDRAGON? Zigor Ezpeleta galdera horri erantzuten saiatuko da. Korporazioaren nortasun eta izaeraren ezaugarriak zeintzuk diren definitzen saiatuko delarik.
“MONDRAGONen aro berria hasi dugu. 2025-2028 epealdirako Politika Sozioenpresariala horren erakusle da. Aro berri horren atarian, gure Esperientzia Kooperatiboaren oraina eta etorkizuneko erronkak aintzat hartuta hausnartuko dugu”, adierazi du Ezpeletak. Hala, galdera ugariri erantzuna ematen saiatuko da MONDRAGON Foroa. Nola ikusten gaituzte eta nola ikusten dugu gure burua? Zer jartzen dugu balioan eta zerk kezkatzen gaitu? Etorkizunari begirada, nola irudikatzen dugu etorkizun ilusionagarri bat? Zein gaitasun aktibatu behar ditugu etorkizun horri begira pausoak emateko?
Bigarren zatian, kanpoko adituen begirada
Goi mailako hiru hizlarik hartuko dute hitza kafearen ondoren. Viralgen-eko presidente Javier Garciak ‘Izaera ekintzailearen esentzia’ izeneko izenburua eskainiko du, eta bereziki ekintzailetza eta lidertza ekintzailea izango ditu mintzagai. Hitzaldiaren ondoren, Mikel Alvarezek elkarrizketa egingo dio Garciari.
Pedro Luis Uriarte Ekonomia aholkulari eta adituak MONDRAGON ereduan eta korporazioak gizarteari egiten dion ekarpenean jarriko du fokoa. ‘MONDRAGON eta bere lekua gaurko gizartean’, izango da Uriarteren hitzaldiaren izenburua
Pedro Luis Uriarte Ekonomia aholkulari eta adituak MONDRAGON ereduan eta korporazioak gizarteari egiten dion ekarpenean jarriko du fokoa. ‘MONDRAGON eta bere lekua gaurko gizartean’, izango da Uriarteren hitzaldiaren izenburua. Euskal gizarteari Korporazioak egiten dizkion ekarpenak azaltzen saiatuko da Uriarte, beti ere bere ikuspegitik.
Bukatzeko, iaz ere MONDRAGON Foroan izan zen Xabier Marcet-ek hartuko du hitza. “Transformazioa norberarengandik hasten da. Zein gaitasun aktibatu behar ditugu nahi dugun etorkizunerantz jauzia egiteko?”, izenburupean Marcet, berrikuntza eta eraldaketarako aholkulariak, bere diagnostikoa eskainiko du.
Saioari amaiera emateko, MONDRAGONeko Batzorde Iraukorreko presidente Leire Mugerzak hartuko du hitza.