Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
MONDRAGON DUAL: talentua erakarri eta kudeatzeko estrategia
Jardunaldia atzo egin, azaroaren 22an Mondragon Unibertsitatean eta bertan hartu zuten parte kooperatiba ezberdinetako 60 pertsona inguruk.
Hiru kasu praktiko aurkeztu ziren: Fagor Ederlan Group, Ikerlan eta Ulma Handling System. Eta erea berean hiru ordezkariek mahainguru batean ere hartu zuten parte, gestioaren kudeaketaz. Nekane Errasti, Goi Eskola Politeknikoko zuzendari akademikoak zuzendu zuen mahaingurua. Eta Carolina Mejía, MUko master ikasleak ere hartu zuen parte.
Ondoren, MONDRAGON DUAL aurkeztu zuten: Iñigo Larreak, Korporazioko Talentuaren Gestioaren arduradunak eta Josu Galarzak, Goi Eskola Politeknikoko formazio dualaren arduradunak. 2019ra erronka ere aurkeztu zuten: MONDRAGON-eko Kooperatibetara master duala ikasiko duten 100 Ingeniaritzako gradudunak erakartzeko ekimena.
MONDRAGON DUAL
MONDRAGON DUAL ikasketak eta lana uztartzeko ekimena da, baina ez da gauza berria, izan ere 70 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Halaber, kooperatibetan talentua erakartzeko estrategiak hobetzeko erronka du eta horretarako MONDRAGONeko ekosisteman dauden eragile ezberdinen sinergiak aprotxatu nahi dira.
Ekitaldiaren argazki gehiago: MONDRAGON DUAL
