Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
Mondragon Assemblyk operazio honekin, gaur egun dituen indargune teknologikoak areagotuko ditu, eta urrats estrategiko bat emango du negozioaren dibertsifikazio-prozesuan; hala, zuzenean sartzen da elikagai-packagingaren sektorera, bereziki picking- eta kaxaratze-lerroen fabrikaziora.
Bi enpresek beren jardueren konbergentzia- eta sinergia-maila handiak kontuan izan dituzte, eta etapa berri bati ekin diote elkarrekin, negozio zein produktu garapenerako eta merkatuan hedatzeko potentzial izugarriarekin.
Batasun honekin, ATPk Mondragon Assemblyri elikagai-packagingaren sektorean sartzeko aukera ematen dio, sektorean esperientzia handia duen eragile baten eskutik; bezero garrantzitsuen eskutik, oso produktu teknologiko eta kalitatezkoekin, eta lantalde profesional sendoarekin.
Beste alde batetik, Mondragon Assemblyk ATPri honako ekarpenak egiten dizkio: talde kontsolidatu batean parte izatea, nazioarteko sarearen bidez merkatu berrietara sarbidea, baliabideak eta finantza-gaitasuna, eta lantegi zein kokapen anitzeko talde baten kudeaketa-sistemak bere egitea.
Erosketa –Mondragon Assemblyk enpresaren kapitalaren %100 eskuratu du– joan den otsailaren 19an sinatu zen Bartzelonan, Nereo Urbano, Ignasi Manresa, Manel Bernat eta Joaquin Bellido ATPko bazkideen parte-hafrtzearekin, Mikel Gantxegirekin eta Igor Herrarterekin batera, Mondragon Assemblyren zuzendari nagusia eta presidentea, hurrenez hurren.
Erosketa prozesu honetan Mondragon Assemblyk MONDRAGON Venturesen eta LKS Corporate & Legal-en laguntza jaso du.
Mondragon Assemblyren zuzendari nagusiak adierazi duenez, “ahaleginak egingo ditugu proiektu bateratu honetan parte hartzen duten guztientzat ondare iraunkor oparoa uzteko; berrikuntzaren ikuspegitik emankorra izango den ondarea gainera”.
ATP Engineering & Packaging-a
Lerro osoak eta packaging makineria egiten dituen enpresa da. Ekipo-sorta zabala eskaintzen du: packaging automatikoko sistemak, estutxe eta sartze anitzeko sistemak eta instalazio eta logistika ingeniaritzako soluzioak barne. Elikadura-, higiene-, kosmetika- eta etxe-sektoreei zuzenduta daude bere makinak, eta enpresa, berritzeko, proiektuak pertsonalizatzeko eta bezeroei zerbitzua emateko duen gaitasunagatik nabarmentzen da sektorean.
12 milioi euroko salmentak erdietsi ditu eta nazioarteko salmentak fakturazioaren %50 inguru dira, batez ere Europako merkatuan.