TUlankide MONDRAGON

Mondragon Assembly Orangek 25 urte bete ditu

2019/07/23

Pasa den ekainaren 22an izan zen filialaren 25. urteurrenaren ospakizuna Orangen (Frantzia). Lantegi hori izan zen Mondragon Assemblyk nazioartean egin zuen lehen apustua.
Mondragon Assembly Orangek 25 urte bete ditu

Ospakizun ekitaldia pasa den ekainaren 22an izan zen eta filial honetan lana egiten duten pertsonak izan ziren protagonista.

Mondragon Assembly Orangek 2018ko ekitaldian 10 milioi euro inguruko salmentak izan zituen eta 34 langile zuzeneko. Aurten egindako aurreikuspenen arabera, badirudi ekitaldia iazkoaren antzekoa izango dela.

Izan ere, 1994an nazioartekotzeko estrategiari ekitea erabakia zen, merkatuan presentzia handitzeko helburuarekin eta, horrela, bezero potentzialen proiektu berriak bereganatzeko. Ordutik 25 urte igaro dira eta urtez urte, Mondragon Assembly Orange sendotzen joan da prozesu industrialen automatizazioaren negozioan eta, gainerako filialekin batera, Automatizazio sektoreko erreferente bihurtu da, mundu mailan.

Oroitzapenezko ekitaldia Orange herritik gertu egin zen, eta bertan izan ziren filialeko lantaldea osatzen duten pertsona guztiak, baita Mondragon Assembly taldeko zuzendari nagusia eta lehendakaria ere. Biek eskerrak eman zizkieten ekitaldian ziren pertsona guztiei urteetako dedikazioagatik eta Mondragon Assembly Orange muntaketako linea automatikoen esparruan erreferente izatea lortzeagatik. Ospakizunean zehar, hasiera-hasieratik proiektuan parte hartu zuten hainbat pertsonak hitza hartu zuten Mondragon Assemblyk Frantzian emandako lehen urratsak nolakoak izan ziren gogoratzeko.

MONDRAGON Assembly Taldeari buruz

Nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Gaur egun, Taldeak dagoeneko sei lantegi produktibo ditu: Aretxabaletan (Gipuzkoa), bere egoitza nagusia, Mexikon, Frantzian, Alemanian, Txinan eta Brasilen, eta Indian filial bat. Hainbat sektoretan dihardugu: eguzki energia, automozioa, etxetresna elektrikoetako osagaiak, kosmetikoak, gailu medikoak eta osagai elektronikoak. 400 pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta 2018an 85 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen.

Eguraldia
Igandea 25 Min: 17
Max: 29
Astelehena 26 Min: 17
Max: 32
Asteartea 27 Min: 17
Max: 29
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak