Irakurriena
- 1. Sormenaren festa, Ikus-entzunezko Komunikazioko gradu amaierako lanen aurkezpenean
- 2. Fagor Ederlan Taldeak Ipar Amerikako Regen Aluminum enpresaren %51 eskuratu du
- 3. Zabalik da TFG-TFM MONDRAGON Sarien 2025eko deialdia
- 4. Etxebizitza eraginkorrago bat lortzeko bero-ponpen tokiko ekoizpena indartu du Domusa Teknikek
- 5. Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
- 6. Erretiratutako langileekin harremanak sendotzen jarraitzen du Ikerlanek
Mondragon Assembly eta Ikerlan, Araba MotorSport taldearen babesleak
2015etik, Euskal Herriko Unibertsitateak ordezkaritza izan du MotoStudenten, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleen eskutik. Bosgarren edizioaren hasierak, 2023an, zailak izan ziren, aurreko motorrarekin izandako gertakariak pil-pilean jarraitzen baitzuen, eta, gainera, taldeko hainbat kidek proiektua utzi behar izan zuten.
Hala ere, taldeak ikasle berriak biltzea eta pertsona kopurua 33ra igotzea lortu zuen. Sarrera berri horiek garapen nabarmena ahalbidetu zuten bai sail teknikoetan, bai marketin eta finantza sailetan. Proiektu osoa da, mekanikari, elektronikari, marketinari eta finantzei lotutako hainbat gaitasun garatzeko aukera ematen duena.
Bosgarren parte-hartzean hasi zenetik bi urte igaro ondoren, proiektuak behar bezala egiten du aurrera, eta taldeko kideek ezarritako helburuak betetzea espero dute. Joan den astean eskerrak eman nahi izan zizkieten babesle nagusiei.
Eta bisita batekin eta prototipoaren erakustaldi batekin egin zuten. Mondragon Assemblyk Aretxabaletan duen ekoizpen plantan bildu ziren, ekitaldi lasaian, eta kooperatibako arduradunek bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten garatutako proiektua.
Mondragon Assemblyren kasuan, lankidetza pieza ezberdinen ekoizpen eta mekanizazioarekin lotuta egon da. Hurrengo urratsa Alcañizko (Teruel) zirkuituan egingo den proba izango da.
Aragoiko zirkuituan hainbat unibertsitatetako ikasleak elkartuko dira, garatutako eta fabrikatutako prototipoekin lehiatzeko. Gasteizko taldeak motoa probatzeko aukera izango du gainerako taldeen aurrean, MotorLand zirkuituko lasterketa batean.