Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Mondragon Assembly Estatu Batuetako merkatura hedatu da
Bere posizionamendu globala indartzeko asmoz,Mondragon Assemblyk beste mugarri bat gehiago ezarri du bere enpresa ibilbide luzean, Chicagon (AEB) egoitza berri bat irekiz. Ezarpen berri horrek aukera emango dio merkatu horri heltzeko eta nazioarteko bezeroei hurbilagotik erantzuteko, aurrerantzean zerbitzua eta laguntza lokala, hurbilagotik eta modu pertsonalizatuan eskaini ahal izango baitizkie.
Estatu Batuak, hurrengo apustua
"Ezarpen berri honekin, proiektu profesional bati dagokion moduan kudeatuz eta Estatu Batuetatik zuzenean datorren zerbitzu batez azkar eta trebetasunez erantzun nahi diegu gure bezeroen beharrei eta eskakizunei", nabarmendu du egoitza berriaren arduradun Axel Amezquitak.
"Ezarpen hau funtsezko une batean gertatu da, une honetan mugimendu asko ikusten ari baikara hainbat sektoretan, hala nola automobilgintzan, eguzki energian eta energia biltegiratzean, eta sektore horiek funtsezkoak dira gure taldearentzat", gaineratu du Amezquitak.
Nazioartekotzea, arrakastaren gakoa

1977az geroztik, Mondragon Assembly hainbat herrialdetan ezarri da, bere lan eremu diren herrialdeetako bezeroekin duen konpromisoa betetzeko. Estatu Batuetan ezarri duen egoitza berri honetaz gain, kooperatibak Frantzian, Alemanian, Mexikon, Txinan eta Brasilen ditu ekoizpen lantegiak, haien barruan balio kate osoa sartuta, eta MENAn eta Indian bulego komertzialak eta zerbitzu bulegoak.