Irakurriena
- 1. Loramendik ‘Made in Euskadi’ saria jaso du Euskal Enpresaren Gauean
- 2. MONDRAGONen X. Finantza Foroak 140 lagun bildu ditu Garaia Parke Teknologikoan
- 3. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 4. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 5. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 6. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
Korporazioari buruzko iritziak jaso ditu MONDRAGONek, Kooperatiben Nazioarteko Urtearen harira
Nola ikusten gaituzte kanpoan? Ze iritzi dute gure Korporazioari buruz? Ezaguna eta aitortua da MONDRAGON gure mugetatik kanpo? Galdera horiei erantzun nahian eta aurten Kooperatiben Nazioarteko Urtea dela aintzat hartuta, Korporazioak bideo bat egin du zenbait iritzi jasoz.
Ia zazpi minutuko ikus-entzunezkoan iritzi ezberdinak jaso dira enpresaren munduko, komunikabideen inguruko eta hezkuntza arloko norbanakoen ahotik, baita zenbait instituziotako ordezkarien eskutik ere.
Ikus-entzunezkoa pasa den apirilaren 25ean Arrasaten egindako MONDRAGONen Kongresuan estreinatu zen.