Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Milaka lagun batu ziren Durangon kooperatiben jaia ospatzeko
"Oso gustura gaude jendearen erantzunarekin. Kooperatibista asko gerturatu dira Durangora eta guztiei eskertu nahi diegu", pozik agertu zen Javier Goienetxea Konfekoop erakundeko presidentea Kooperatiben Jaiak izandako erantzunarekin. 
Javier Goienetxea, Konfekoopeko presidentea, atzo, zenbait lagunekin.
Goizean goizetik jende ugari gerturatu zen Durangora, Euskal Herri osotik, eta eguerdian Landako Gunea leporaino bete zen. Ipuin kontalariak, nekazaritzako produktuen azoka, mus txapelketa, Irrien Lagunak… askotariko eskaintza prestatu zuen Konfekoopek eta jendeak ez zuen hutsik egin. 
Jende gehien Irrien Lagunek erakarri zuten. Martinber, Mari Kalanbre, Largabista eta Tirita Anderea izan ziren taula gainean, eta tarteka bertaratutako haurrek ere eszenatokian dantzatzeko eta kantatzeko aukera izan zuten. Haurrek beste hamaika jolas eta puzgarri ere izan zituzten, nahi beste jolasteko. 
Mikel Lezamiz (MONDRAGONeko nazioarteko harremanak), Javier Marcos (MONDRAGONeko komunikazio arduraduna) eta Ander Etxeberria (IKERLAN).
Gero, bazkalorduan, 350 lagun batu ziren jantoki erraldoian. Ausolanek eskaini zuen bazkaria eta bazkal ostean Hostoak ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen. 
Balorazio ofizialik egon ez bazen ere, Konfekoop erakundekoak eta oro har, kooperatibetako kolektiboa pozik agertu zen Kooperatiben lehenengo jaian. Aurten, Kooperatiben Nazioarteko Urtea ospatu da eta kooperatiba mugimenduak eredua mundura helarazteko aprobetxatu du. Zorionak, guztioi!
Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/tulankide/?deleted=8177899255