Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
2022ko uztailetik bi urte baino gehiago igaro dira Matricik bere borondatez konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin zuenetik, eta orain kooperatibak konkurtsoaren likidazio-fasea irekitzeko eskatu du.
Automobilgintzako trokelgintza sektorearen egiturazko krisiak hainbat urtez eragindako zailtasunen ondoren iritsi da Matrici egoera honetara. Gainera, pandemiak joera larriagotu eta enpresaren jarduera izugarri murriztu zuen –bost urtez jarraian Europako fabrikatzaileen trokelen eskaririk gabe egoteraino–, eta orain egiaztatu da sektoreak beste motelaldi bati egin behar diola aurre, bezeroen salmentek eta emaitzek behera egin dutelako, eta arrazoi horregatik ibilgailu berrien proiektuak bertan behera uzten eta atzeratzen ari baitira.
Kooperatibak ahalegin handiak egin dituen arren, sektorean egonkortasunik ez dagoenez eta lan-karga iraunkorra lortzeko zailtasunak daudenez, kooperatibaren egoera asko ahuldu da eta enpresa-proiektuak etorkizuna bermatzeko behar diren bideragarritasun-baldintzak betetzea eragozten du.
Datozen hilabeteetan, Matricik, konkurtso-administrazioarekin bere jarduera garatzen jarraituko du, abian diren lanak gauzatuz eta bezeroei kalitate-maila berarekin zerbitzua emanez.
Enplegua
Matricik 79 bazkide langile ditu gaur egun, 100 baino gehiago MONDRAGONeko beste kooperatiba batzuetan birkokatu ondoren eta beste 40k aurretiko erretiroak eta eszedentziak hartzea erabaki ostean. LagunArorekin lankidetzan, enpleguan ahalik eta eragin txikiena izateko beharrezkoak diren elkartasun-mekanismo guztiak aktibatu dira.