Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Martxoaren 4an ospatuko da PBLDay
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (PBL) metodologia erakustea da jardunaldiaren helburua, hau da, egiten ikastea eta prestatzen ikastea, benetako arazoak ebatziz.
Lehiaketarako hautatu diren 25 PBL proiektuak erakusteaz gain −panelak eta bideoak egongo dira ikusgai jardunaldi osoan zehar−, ekitaldian 2020ko PBL proiekturik onenari eman zaio saria, finalisten artean aukeratu dena.
Jardunaldiaren zehar, unibertsitateko irakasle eta enpresa desberdinek osatzen duten epaimahaiak, proiektu irabazlea aukeratuko du.
Egitaraua
Datorren martxoaren 4an Orona Ideo Campusean izango da jardunaldia, honako egitarauarekin:
- 08:00etatik aurrera | Erakusketa 1. solairuan. 9 Ingeniaritza graduetako 26 PBL ikusgai egongo dira goiz osoan zehar.
- 10:15 – 11:15 | Hitzaldia auditorioan: Markel Irizar eta Leire Olaberria "Bidaia bat tamdem gainean".
- 12:15 – 13:15| Hitzaldia auditorioan: Zuhaitz Gurrutzaga "Futbol jokalari baten bigarren bizitza".
- 13:30 – 14:00 | Sari banaketa.
PBL metodologia
Mondragon Unibertsitatea aitzindaria da Estatuan PBL metodologia ezartzen bere fakultate guztietan. Ikasleek benetako arazoak ebatziz ikas dezatela bilatzen du.
Europa iparraldeko eta Estatu Batuetako unibertsitatekoekin parekagarria den eredu honen bitartez, ikasleek ikasgelan eta banaka bereganatzea zailak diren gaitasunak garatzen dituzte (komunikazioa, lidergoa, erabakiak hartzea eta abar). Azken finean, benetako arazoei aurre egitean, taldean lan egiten ikasten dute; gainera, erantzukizunak eta konpromisoak hartzen dituzte, eta horrek ikaskuntza-prozesuarekiko motibazioa eta inplikazioa areagotzen ditu.