Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du

Zuzendari nagusi berriak profil tekniko sendoa du, bai eta arriskuetako esperientzia handia eta Laboral Kutxa Taldearen gaineko ezagutza sakona ere.
Card image cap
2026/04/14

Laboral Kutxak Lagun Aro Aseguru-etxearen Zuzendaritza Nagusirako erreleboa iragarri du. Joan den apirilaren 1ean, Maria Jose Rodriguez izendatu zuten zuzendari nagusi, Pablo Mongelosen ordez; izan ere, erretiroa hartu du horrek, karguan 20 urte eman ondoren. Aseguru-etxearen sendotzea eta hazkunde iraunkorra izan dira epealdi horren ezaugarri nagusiak. Pablo Mongelosek bere lan-bizitza MONDRAGON Korporazioan egin du eta funtsezko ibilbidea izan du Lagun Aro Aseguruen bilakaeran, negozio-eredua indartu, aseguruen eskaintza handitu eta Laboral Kutxarekiko integrazio estrategikoa bultzatu baitu.

Rodriguez Matematikan lizentziaduna da EHUn, eta Ekonomian doktorea Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean, hain justu irakasle eta ikertzaile ere aritu zen bertan

Haren agintaldian, konpainiak posizioa sendotu du adar nagusietan, eta erreferentziazko eragiletza hartu aseguruen merkatuan. Bestalde, María José Rodríguezek bikaintasun teknikoa, zuzendaritzako esperientzia eta LABORAL Kutxa Taldeari buruzko ezagutza sakona uztartzen ditu. Espediente akademiko sendoa du: Matematikan lizentziaduna da EHUn, eta Ekonomian doktorea Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean —irakasle eta ikertzaile ere aritu zen hartan—.

Pablo Mongelos+Maria José Rodríguez.jpg

Gainera, graduondoko prestakuntza du Enpresaren Ekonomiaren eta Metodoen arloan. Maria Jose Rodriguez 2006an sartu zen Laboral kutxan eta ia bi hamarkadako ibilbidea egin du arriskuen alorrean, gero eta garrantzi handiagoko erantzukizunak betez.

Azken bost urteetan, Laboral Kutxako Arriskuen Gestioko zuzendaria izan da. Horrez gain, Lagun Aro Aseguruen eta Seguros Lagun Aro Vidako administrazio-kontseiluetako kide izan da —eta haietako Arrisku eta Aktuariotza Batzordeko eta Ikuskaritza Batzordeko kide ere bai—; hau da, aseguruen negozioaren gaineko zuzeneko ezagutza du.

2025eko ekitaldia ixtean, erakundeak 300.000 bezero baino gehiago zituen aseguruetan, eta 202,3 milioi euroko primak, guztira, aurreko urtean baino % 1,9 handiagoak

Erreleboa 

Erreleboa gauzatuko den une honetan, ona da Laboral Kutxaren aseguru negozioaren portaera. 2025eko ekitaldia ixtean, erakundeak 300.000 bezero baino gehiago zituen aseguruetan, eta 202,3 milioi euroko primak, guztira, aurreko urtean baino % 1,9 handiagoak, alegia. Bereziki nabarmentzekoak dira auto- eta etxe-aseguruak (76 milioi eurora eta 57,5 milioi eurora iritsi zirenak, hurrenez hurren).

Halaber, gazteentzako eta mugikortasun-eredu berrietarako eskaintzari esker —esate baterako, patinete elektrikoen eta bizikleten erabiltzaileentzako aseguruak—, 3.500 polizarekin itxi zuen ekitaldia; urtetik urterako % 30eko hazkundea ekarri du horrek Izendapenaren bidez, Lagun Aro Aseguruak berretsi egiten du gestio fidagarria, espezializatua eta Laboral Kutxaren balio kooperatiboekin bat datorrena izatearen aldeko apustua. Etapa berrian, hazkundea finkatzea, bezeroarekiko hurbiltasuna areagotzea eta aseguruen sektorearen erronka berrietara egokitzea izango dira erronkak.

Finantza eta aseguru zerbitzuak.