Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Makina-erremintan modu iraunkorrean kudeatzearen aldeko urrats berria egin du Danobatgroupek
Danobatgroupek kudeaketa eredu iraunkorrean aurrera egiten jarraitzen du, kaleratu berri duen iraunkortasun memoriatik (pdf) ondorioztatzen den bezala. Makina Erremintaren Bienalean aurkeztu zuten memoria eta bertan jasotzen dira Taldeak bere eragin eremuaren barruan garapen iraunkorra lortzeko egin dituen ekintza guztiak.
Zentzu horretan, GIHak erreferentzia esparru bat dira Danobatgroupentzat une honetan, pertsonentzat bidezkoagoa eta planetarentzat iraunkorragoa izango den etorkizun baten alde lanean jarraitzeko. "Gure erakundearen barruan integratuz, hazkunde iraunkorrerantz aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, ez bakarrik beste enpresa sendo bat gisa, baita gizarte osoarentzako garapen eredu hobe gisa ere", azaldu du Pello Rodriguezek, Danobatgroupeko zuzendari nagusiak.
Planeta zaintzen
Danobatgroupek gizartearekin duen konpromisoa ingurumena zaintzera eta klima aldaketaren aurka borrokatzera ere hedatzen da. Horri dagokionez, taldeak eguratsera berotegi efektuko gas (BEG) gutxiago igortzeko hainbat ekintza garatzen ditu, bere kooperatiben barruan energia iturri berriztagarrien erabilera sustatzen du eta I+G+B baliabideak eskaintzen ditu energiaren eta baliabide naturalen kontsumoa murrizten lagunduko duten prozesuak, produktuak eta zerbitzuak garatzeko.
Zehazki, Danobatgroupeko enpresek inbertsioak egiten dituzte beren azpiegiturak eta instalazioak modernizatzeko, eta irizpide energetikoak eta ingurumena errespetuz tratatzekoak sartzen dituzte produktuen diseinuan eta garapenean, bizitza ziklo osoan ingurumenari gutxiago eragiteko. Era berean, hainbat teknologia digital eta adimen artifiziala ere sartzen dituzte, fabrikazio sistemen eraginkortasuna hobetzea lortzeko, besteak beste.
Taldeko enpresak ingurumena eta energia kudeatzeko sistema batean oinarritzen dira, eta etengabeko hobekuntza da sistema horren funtsa. Sistema ISO 14001 nazioarteko arauan oinarrituta egiaztatuta dago, eta, sistema horren osagarri gisa, Danobatek ISO 50001 Arauaren arabera egiaztatutako energia kudeatzeko sistema bat dauka, eta Soralucek ISO 14006 Arauaren araberako Ekodiseinua Kudeatzeko Sistema bat. Soralucek, gainera, 2010ean lortu zuen ziurtagiri hori eta makina-erremintaren sektorean ziurtagiri hori lortu duen lehen enpresa da.
Ingurumen arloko konpromisoak lortzeko, Danobagroupek komunitatearekin ere lan egiten du. Ildo horretan, EKIAN proiektuan inbertsore da. EKIAN Euskadiko eguzki energia parkerik handiena da, Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) eta KREANek sustatuta.