Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Maier Taldeak enpresa bat erosi du Italian
Maier Taldeak automozioko industrietarako pieza plastikoen kromaketan liderra den eta Italiako iparraldean dagoen Cromoplastica Italiana S.p.A. enpresaren % 50 eskuratu berri du. Une honetan Maier Taldeak Cromoplastikaren kapitalaren % 50 bereganatu duen arren, adierazi daiteke eragiketa horretan bertan enpresaren gainerako akzioak erosteko aukera erreserbatu duela.
Cromoplastica Italiana
1976an sortu zen, eta espezialista da automoziorako pieza plastikoen kromaketa galvanizatu bidezko dekorazioan. Italiako iparraldean kokatuta dago, Bergamo hiritik hurbil, eta 2011n 31 milioi euroko fakturazioa lortuz uen, 250 enplegatuk osatzen duten langile talde batekin.
Enpresa erosiz Maier Taldeak bere ahalmen produktiboa indartuko du, Europa Erdialdetik hurbil dagoen kokagune batetik. Horrenbestez, zerbitzu hobea emango die eskualde horretako bezeroei eta, aldi berean, Europan dekorazioaren eremuan duen lidergo eta berrikuntza estrategia indartuko du.
Horrez gain, erosketa honek bultzada handia dakarkio Maier Taldearen estrategia internazionalari, orain Europan hiru lantegi produktibo eta Indian beste bat baititu.
Maier Taldea
Maier Taldearen egoitza Ajangizen dago (Bizkaia), MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, eta Euroan erreferentzia da automobiletarako piezen apaingarriei dagokienez. 2011n 198 milioi fakturatu zituen, Ajangiz (Bizkaia), Ultzaman (Nafarroa), Porriñon (Pontevedra), Erresuma Batuan, Txekiar Errepublikan eta Indian dituen 1.710 langileekin. Bere jarduera automozioaren sektorerako pieza eta multzo apainduak eta konplexutasun handikoak garatzea eta hornitzea da.