MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
L´Usine Nouvelle aldizkari frantsesak MONDRAGON bisitatu du
Ekonomia eta teknologian espezializatuta dagoen argitalpena erreferentzia da Frantzian industria-arloan. Argitalpenaren erreportari bat, Nathan Seiller-Mann, eta argazkilari bat, Pascal Guittet, Parisetik gertu dagoen aldizkariaren erredakzioaren egoitzatik Arrasatera etorri ziren, Esperientzia Kooperatiboa sakonago ezagutzera.
Nathan eta Pascal eredu kooperatiboari buruzko erreportaje bat egiteko asmoz, bisita bat egin zuten Korporazioko hainbat enpresatan, joan den aste osoan. Bisitatu zuten: Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Assembly, Fagor Ederlan, Fagor Industrial, Orbea, Fagor Automation, Danobatgroup eta LagunAro.
Hainbat kooperatibatako ordezkariekin eta langileekin hitz egin ahal izan dute, eta elkarrizketak egin dituzte Arrasateko alkate Maria Ubarretxenarekin eta MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucinekin.

