Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
LKSk Mumbaiko gorte gorenaren egoitza berria diseinatuko du Panajun (India)
Egoitza berria garatzeko arduraduna den Goa-ko estatuko agentziak, GSIDC-k (Goa State Infrastructure Development Corporation), LKS India aukeratu du proiektua eta obra-zuzendaritza burutzeko.
Egoitza berria, Mandovi ibaiaren gaineko mendi-hegal batean egongo da kokatuta, 30.000 m² -tako orube batean. Eraikinak, 15.000 m²-ko azalera bat izango du eta nazioarteko praktiketara eta estandarretara egokitutako instalazio moderno eta funtzionalak izango ditu.
Proiektuaren erronka ugarien artean dago eraikinak Panaji hirian duen inpaktu bisuala egokitzea, eta baita, bere ezarpenak kokatuta dagoen baso-eremuan izango duen ingurumen-inpaktua, gunearen beharrezko irisgarritasuna, funtzionaltasuna eta segurtasun bermearekin bateragarria den eran.
LKS-k exekuzio proiektuaren garapena burutuko du eta geroago, kontratazio-kudeaketaz eta obren zuzendaritzaz arduratuko da ere. Aurreikuspenen arabera, eraikuntza-lanak urrian hasiko dira, montzoiak bukatzerakoan, eta eraikin berriak 2014ko uztailaren amaieran irekiko ditu bere ateak.
Lanen garapena, LKS-ko diziplina anitzeko talde baten bidez burutuko da; talde honetan, teknikari espainiar eta indiarrak egongo dira elkarlanean.
