Irakurriena
- 1. Mondragon Unibertsitateak proiektu estrategiko berriekin ekin dio ikasturteari
- 2. Urriaren 19an egingo da Mundukideren Lasterketa Solidarioaren X. Edizioa
- 3. Gazteentzako programazio tailerrak Garaia Parke Teknologikoan, Algorithmics-en eskutik
- 4. MONDRAGON Ingurumen Foroa gaur, Garaian
- 5. Irailak 8, Kooperanteen Nazioarteko Eguna
- 6. Mikel Larrea, Konfekoopeko zuzendari nagusi berria
LKS Next Legal eta UIK-ek kooperatibismoaren erreferenteak bildu dituzte Donostian gobernantzari buruz hausnartzeko

Euskadiko eta Estatuko kooperatiba-mugimenduko ordezkariak, erakunde publikoetako arduradunak eta hainbat sektoretako kooperatiben liderrak elkartu ziren bertan, gobernantzaren erronka nagusiei buruz elkarrekin hausnartzeko.
Ahots desberdinek kooperatiben gobernantzaren inguruko ikuspegia zabaldu eta kooperatibismoarekiko konpromisoa landu zuten
Jardunaldia Martin Recaldek (LKS Next Legaleko zuzendaria) ireki zuen, eta ondoren Iñigo Albizurik (ASETTeko zuzendari nagusia) hitzaldia eskaini zuen, ekonomia sozial lehiakor eta kolaboratibo baterako gobernantzaren inguruan. Moderatzailea: Alberto Emparanza (LKS Next Legal) izan zen.
Iñigo Albizuri eta Alberto Emparanza, hurrenez hurren, lehenengoaren agerraldian.
Era berean, jardunaldian zehar hiru mahai-inguru nagusi egin ziren.
Federazioen eta interkooperazio-erakundeen ikuspegia jorratu zen lehenengo mahai inguruan. Jaione Badiola-k (LKS Next Legal) moderatu zuen, honako parte-hartzaileekin: Juan Antonio Pedreño (CEPES), Ignacio Ugalde (ANEL / CEPES Nafarroa), Patxi Olabarria (Kooperatiben Kontseilua / KONFEKOOP), eta Leire Muguerza (MONDRAGON).
'Presidentzien esperientziak gobernantzan' izeneko saioa Oihana García-k(LKS Next Legal)-rmoderatu zuen, honako parte-hartzaileekin: Adolfo Plaza (LABORAL Kutxa), Esther Burgui Itoiz (UCAN), Koldo Kortabitarte (MAIER) eta Laia Bonastra (SUARA).
Zuzendaritza nagusien ikuspegia, Jon Lacunza-k (LKS Next Legal) moderatu zuen, honako parte-hartzaileekin: Nerea Aranguren (Danobatgroup), Carlos García Crespo (Mondragon Goi Eskola politeknikoa), Edgar Andueza (Liceo Monjardin) eta Elena Zárraga (Grupo LKS Next).
Jardunaldia Jokin Díaz Arsuaga-k (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria) itxi zuen, eta elkarrizketarako eta lankidetzarako guneak sortzen jarraitzeko beharra azpimarratu zuen, egungo erronkei ikuspegi partekatuarekin aurre egiteko.
Berrikuntza, partaidetza, lehiakortasuna eta printzipio kooperatiboak uztartzen dituen ikuspegi estrategikotik abiatuta, jardunaldia goi-mailako foroa izan zen, non esperientzia eta ahots desberdinek kooperatiben gobernantzaren inguruko ikuspegia zabaldu eta kooperatibismoarekiko konpromisoa landu zuten.