LKS Next-ek eta Tecnaliak bat egin dute enpresa eta instituzioetan berrikuntza teknologikoa sustatzeko

LKS Next-ek eta Tecnaliak lankidetza estrategikorako hitzarmena sinatu dute, datozen lau urteetan indarrean egongo dena. Akordio horrek lan-esparru egonkor bat ezartzen du, enpresetan eta administrazio publikoetan berrikuntza eta eraldaketa digitaleko proiektuak bultzatzeko.
Card image cap
Joseba Bilbao, LKS Next enpresako Negozio Garapeneko zuzendaria, eta David Sanchez, Tecnaliako Mugikortasun eta Industria zuzendaria, hitzarmenaren ondoren.
2025/11/21

Bi erakundeek teknologien aldeko apustu garbia egiten dute, eta dagoeneko lehiakortasunaren erritmoa markatzen ari dira sektore gehienetan. Lankidetzaren helburua da eraginkortasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea, bai enpresa-sarean, bai sektore publikoan. Hori lortzeko, bi erakundeek gaitasunak batuko dituzte hainbat arlotan, hala nola teknologia kuantikoetan, adimen artifizialean, datu-guneetan, ekonomia zirkularrean eta zibersegurtasunean, eta horiek guztiak erabakigarriak dira gaur egun erakundeek bizi duten eraldaketan.

Lankidetzaren helburua da eraginkortasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea, bai enpresa-sarean, bai sektore publikoan

Gainera, hitzarmenak lan-ildo berriak irekitzen ditu hainbat sektoretan eragina izateko, hala nola; industrian, osasunean, mugikortasunean, administrazio publikoan, fintech-etan edo farma sektorean. Helburua da ikerketa aplikatua merkatuaren benetako beharrei erantzungo dieten irtenbideetara eramatea.

Espezializazio partekatuko arloak

Espezializazio esparru konkretuetan oinarritzen da bien arteko aliantza. Horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: prozesu aurreratuetara eta komunikazio seguruetara bideratutako konputazio kuantikoa, adimen artifizialean eta datuen azterketa masiboan oinarritutako irtenbideak garatzea, datu-espazio elkarreragileak sortzea, ingurune bereziki zorrotzetan zibersegurtasuna indartzea eta ekonomia zirkularrari, trazabilitateari eta produktuaren pasaporte digitalari lotutako ekimenak.

2025etik 2028ra bitartean egongo da indarrean. Hala, akordioak sendotu egiten du LKS Next eta Tecnaliaren konpromisoa, ikerketa enpresa eta erakundeen errealitatearekin lotuko duen berrikuntza-eredu ireki batekin.

Espezializazio esparru konkretuetan oinarritzen da bien arteko aliantza. Horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: prozesu aurreratuetara eta komunikazio seguruetara bideratutako konputazio kuantikoa, adimen artifizialean eta datuen azterketa masiboan oinarritutako irtenbideak garatzea

Joseba Bilbao LKS Next enpresako Negozio Garapeneko zuzendariak azpimarratu duenez, "lankidetza horri esker, onuradunek teknologia disruptiboetan duten papera indartu ahal izango da, industrian eta sektore publikoan zuzenean aplikatuta, bai Euskadin, bai Estatu osoan".

Bestalde, David Sánchez Tecnaliako Industria eta Mugikortasuneko zuzendariak azpimarratu duenez, "aliantzak lagundu egingo du lehiakortasuna eta erakundeen erresilientzia areagotzen duten soluzioetara ezagutzaren transferentzia bizkortzen".

Oro har, akordio honek lankidetza estrategikoa finkatzen du Europa mailan erreferentea den ikerketa eta garapen teknologikoko zentro baten eta BRTA aliantzako kide baten eta teknologia eta soluzio disruptiboen eta merkatu berrien bilakaera bizkorra garatzen ari den enpresa-talde baten artean.

Irtenbide profesionalak.