Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Lea Artibai Ikastetxeko bederatzi ikaslek praktikaldiak hasiko dituzte atzerrian
Lea Artibai ikastetxeko Lanbide Heziketako bederatzi ikaslek atzerrian praktikaldiak egingo dituzte Erasmus + programari esker. Eindhoven (Herbehereak), Cracovia (Polonia), Praga (Txekiar Errepublika) eta Palermon (Italia) kokatutako enpresetan hiruhilabeteko lan-praktikak egingo dituzte.
Administrazioa eta Finantzak, Mantentza-lan Elektromekanikoak, Automatizazioa eta Robotika industriala eta Mekatronika Industriala zikoetako bigarren mailako 9 ikasle hauek, aukera ezinhobea izango dute lan esperientzia lortu eta beste herrialde bateko kultura eta bizimodua ezagutu, eta beraien gaitasunak eta prestakuntza hobetzeko.
Confebask eta Hetel-ekin sinatutako elkarlan hitzarmenei esker, Lea Artibai ikastetxeak 2007. urtetik eskaintzen du Europar Mugikortasun beka hauetan parte hartzeko aukera. Azken 10 urteetan 60 ikasletik gora joan dira atzerrira praktikaldiak egitera eta parte hartzaile denak bat datoz esperientzia oso positiboa dela azpimarratzerakoan.
Gaitasun berriak lortu, norbe-garapena hobetu eta lan mundura begira aukerak gehitzeko bidea dira beka hauek. Atzerriko hizkuntza konpetentziak bultzatu eta Europako beste herrialde eta kulturen kontzientzia hartzen lagunduko dieten esperientzia berriak barneratzen dituzte.
KORONABIRUSA
Koronabirusaren hedapenaren krisiak ikasleetako batzuen praktikaldiak kolokan jarri ditu.
Palermora doan ikaslearen irteera oraindik ez dakigu atzeratuko den ala ez. Printzipioz 8an doa, baina zalantza handiak daude. Beste ikaslea Vicenzara joatekoa zen, honi bi aste atzeratu diete praktikak nahiz eta azkenean ez den joango, osasun arazoak direla eta.