Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Lea Artibai ikastetxeak online bidezko ate ireki pertsonalizatuak egingo ditu
Lea Artibai Ikastetxeak, osasun krisiaren ondorioz, ezin ditu Ate Irekien Jardunaldiak aurrez aurre egin. Hori dela eta, ikastetxea eta hezkuntza eskaintza ezagutu nahi duten pertsona guztiei, eskura dituzten baliabideekin segurtasuna eta ardura lehenetsita, ATE IREKI pertsonalizatua edota taldeko bideokonferentzia antolatu dituzte.
Batxilergoko aurrematrikula ate joka izanik (maiatzaren 4tik 22ra) non ikasi, zein helbururekin, zein modalitate aukeratu, etorkizuneko goi mailako ikasketak egiteko zein bide hartu,.... erabaki garrantzitsuak hartzeko unea da.
Beraz, interesa dutenek Lea Artibai ikastetxea gertutik ezagutzeko, aukera izango dute honako telefonora deituz gero: 946169002 edota idatzita eiriondo@leartik.eus helbidera.
Bestalde, katalogo digitala ere sortu dute, eta deskargatu eta irakurtzeko honako link honetan dago eskuragarri: Batxilergoko ON-LINE katalogoa.pdf .
Eta ikasleen egunerokoa, klaseko jarduna, irteerak edota ekintza osagarriak laburbiltzen dituen irudiekin bideotxo bat osatu dute. Ikusteko, egin klik hemen
Lanbide Heziketan, Erdi Maila zein Goi Mailako zikloak ezagutu nahi izanez gero, begiratu honako dokumentua: 2020-2021 katalogoa.pdf eta zalantzarik izanez gero edota informazio gehiago beharrez gero mbengoa@leartik.eus helbidean izango duzue laguntza gehiago.