Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Lazkaon duen forja lantegia kooperatiba bilakatu du ULMA Piping-ek
ULMA Pipingek, oil & gas sektorerako osagarri forjatuetan, bridetan eta fittingetan munduko liderrak, ULMA Lazkao Forging xurgatu eta harekin bat egitea onartu du. Horrekin batera hasiera ematen zaio, baita ere, ULMA Lazkao Forgingeko enplegatuak ULMA Pipingeko bazkide kooperatibista bihurtu eta egungo beste bazkide guztien eskubide berberak edukitzeko prozesuari.
Forjas de Lazcano enpresa 2010ean erosi zuen Oñatiko enpresak
Forjas de Lazcano enpresa 2010ean erosi zuen Oñatiko enpresak eta hura suspertzeko asmoarekin posizionamendu komertzial berria bilatzen zuen plan estrategiko bat abian jarri zen. ULMA Pipingeko gerente Jesus Urienek dioenez bat egitearekin egonkortasun handiagoa emango zaie bai enpresaren jarduerari bai enpresako langileei, eta errazagoa izango da, baita ere, helburu estrategikoekin bat etortzea.
ULMA Lazkao Forging erostearen helburu nagusietako bat bezero guztiei modu integralean erantzutea eta eskaintza kohesionatuagoa eskaintzea da. ULMA Piping Oil & Gasaren sektorerako aritzen da nagusiki, eskala handiko ekoizpen ahalmenarekin, eta ULMA Lazkao Forging eskakizun zorrotzeko sektoreetan aritzen da, hala nola industri balbula, turbinako alabe edo aeronautikako osagaietan, tamaina txikiagoko eskaerei erantzunez. Dibertsifikazio honek aukera gehiago ematen dizkio enpresari, baita nitxoko merkatuetan barneratzeko malgutasuna ere.