Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
Laboral Kutxaren BBB+ ratinga berretsi du Fitch kalifikazio agentziak
Fitch nazioarteko kreditu-kalifikazioko agentziak berretsi egin du Laboral Kutxarentzako BBB+ balorazioa, gerora begirako ikuspegi egonkorrarekin. Euskal kreditu-entitateak Estatuaren maila bera eskuratu du berriz ere, rating-enpresak aldian-aldian kreditu-kooperatibei egiten dien azken azterketan. Praktikan, horrek esan nahi du kreditu-kooperatibak berretsi eta sendotu egin duela estatuan soilik ari diren erakundeek eskura dezaketen kalifikaziorik onena.
Laboral Kutxaren sendotasun indibiduala da epe luzeko ratingaren oinarria, eta aintzat hartzen du, batez ere, Laboral Kutxaren arriskuen gestio ona. Entitateak zuhurtziaz gestionatzen du arriskua eta horren isla da, hain zuzen, bere aktiboen kalitate handia, «estatuko entitateen batez bestekoa baino hobea», Fitchek egindako azterketaren arabera.
Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita «viability» edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (bbb+).
Era berean, Laboral Kutxaren kaudimena ere nabarmendu nahi izan dute kalifikazio-enpresako analistek, Mondragoneko kooperatibaren lehiakide zuzenetako askoren maila baino askoz ere handiagoa.
Azkenik, kalifikazio-txostenak entitatearen likidezia-egoera bikaina eta finantzaketa-egitura egokia azpimarratu ditu; eta, ildo beretik, berankortasun-maila apala eta arrisku-estaldura sendoak.
|
ERAKUNDEEN TAULA: FITCH |
|
|
SANTANDER BBVA LABORAL KUTXA CAJA RURAL DE NAVARRA CAIXABANK KUTXABANK BANKIA BANCO POPULAR |
A- A- BBB+ BBB+ BBB BBB BBB- BB- |