Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 2. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 3. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 4. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 5. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 6. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 7. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 8. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 9. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 10. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
Laboral Kutxak 67,7 milioi euroko mozkin garbia lortu du
Zorroztasun handiko testuinguru horretan, Laboral Kutxak %1,1 handitu du zerga-ondoko emaitza bateratua, aurreko ekitaldiko epealdi berean lortutakoarekin alderatuz. Izan ere, 2016ko lehen sei hilabeteetan 67,7 milioi euroko egotzitako mozkin garbia eskuratu du; eta, gainera, negozio bolumenak % 1,6 egin du gora, 525 milioi hazita. Kaudimen mailak, %16,25 CET1 fully loaded, eta likidezia mailak, %85,1eko LTD, oso nabarmenak izaten jarraitzen dute. Eta bereziki azpimarratzekoa da %6,51ko berankortasun-tasa, 2012ko apiriletik hona izandako maila apalena.
Likidezia
Bere bezeroen aurrezki-saldoek %4 gora egin ondoren, Laboral Kutxak likidezia-egoera sendotzen jarraitzen du, lehendik lasaia bazuen ere. Kredituen eta bezeroen gordailuen arteko harremana (Loans to Deposits) %85,1ekoa dela aintzat hartuta, txikizkakoen eta enpresen
merkatuetan inbertsiogile izateko bokazioan urrats gehiago egiteko indartsu dago.
Berankortasuna
Arriskuen gestioa da Entitatearen indargune handienetako bat, kalifikazio-agentziek behin eta berriro agerian jarri dutenez. Berrikitan, AEBko Standard&Poor’s sozietateak Laboral Kutxaren arrisku-profil egokia baloratu, eta beraren aktiboen kalitatea "batez bestekotik gora" dagoela adierazi du. Hala, berankortasun-indizeak beherako bidean jarraitzen du eta %6,51n kokatu da, 2012ko apiriletik hona izan den daturik baxuena. Laboral Kutxaren magnitudeak sektorean baino askoz beherago daude, sektore osoaren batez bestekoari erreparatuz, %9,89ko ratioa erregistratu baita. Gainera, kreditu kooperatibaren arrisku-politika zuhurraren adierazle, kaudimengabezietarako estaldura %69,29koa izan da, finantza-sektorean aurtengo maiatzean zegoen batez besteko estalduratik (%57,96) oso gora.
Kaudimena
Common Equitiy Tier 1 (CET1) fully loaded terminoetan neurtuta (hau da, arriskuen arabera haztatutako aktiboekiko lehen mailako baliabide propioen maila irudikatzen duen ratioari erreparatuta), Laboral Kutxaren kaudimena nabarmentzeko modukoa da: %16,25 ekaina ixtean.
Kreditu inbertsioa
Bezeroei emandako kreditu osoa 13.622 milioi eurokoa izan da, 2015eko ekitaldiaren amaierako maila mantenduz (-%0,1).
Lehen seihileko honetan, Entitateak gorakada esanguratsuak izan ditu formalizazioetan. Hala, urtarriletik ekainera bitartean, hipoteka-kredituen formalizazio berriak 2015eko aldi berean baino %31,5 gehiago izan dira. Kontsumo-maileguen formalizazio berriek ere gora egin dute: iazko lehen seihilekoan baino %17,1 gehiago, zehazki.
Merkataritzaren alorrean, urtarriletik ekainera bitartean enpresei emandako kreditu berrien saldoa %2 hazi da, 2015eko lehen seihilekoaren aldean.
Aurrezkia
Baliabide bitartekotuen bolumen osoa (partikularren, enpresen eta erakunde publikoen saldoak barne) 19.292 milioi eurokoa izan da, 2015eko seihileko berdinean baino %4 gehiago.