Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
LABORA Kutxak 2025a 305 milioi euroko irabazi garbi kontsolidatuarekin itxi du, eta bere historiako emaitzarik onena lortu, iazko ekitaldiarekin alderatuta %11,18ko hazkundea erdietsita. Interes-tasek behera egin duten eta ziurgabetasun geopolitikoak markatutako testuinguru honetan, MONDRAGONeko kreditu-kooperatibak sendotasuna eta egokitzeko gaitasuna erakutsi ditu berriro; baliabide propioen gaineko errentagarritasuna (ROE) %12,68ra igo du eta lehen aldiz 50.000 milioi euroko negozio-bolumena gainditu du.
Emaitza hauek Laboral Kutxaren banku-eredu kooperatiboa sendotzen dute, hurbiltasunean, zuhurtzian eta garapen ekonomiko eta sozialarekiko konpromisoan oinarritua
Erakundeak bere lidergoa indartu du kaudimenean, CET1 ratioa (Common Equity Tier 1, kalitate goreneko kapitala) %26,22an ezarrita, eta likidezia-egoera sendoari eusten dio, LTD (Loans to Deposits, emandako kredituen eta jasotako gordailuen arteko ratioa) %66,17an kokatuta. Balantzearen kalitateak hobera egiten jarraitzen du, berankortasun-tasa %1,98ra jaitsi baita, sektoreko batez bestekoaren azpitik nabarmen.
Hazkundea orekatua izan da jarduera-arlo guztietan. Kreditu-inbertsioa %6,5 hazi da, 16.101 milioi euroraraino, eta bereziki nabarmena izan da enpresen finantzaketan izandako dinamismoa. Enpresei emandako kreditu-saldo bateratua %9 hazi da, eta formalizatutako eragiketa berrien bolumena %33 handitu da, segmentu guztien ekarpenari eta LKASH bezalako soluzio berriei esker, baita LOKALIA, LEGADO eta TRANSFORMA programei esker ere, tokiko merkataritza, belaunaldi arteko erreleboa eta ekonomia soziala sustatzeko.
Hipoteken arloan ere eragiketa kopurua handitu da, bereziki gazteen artean. Hala ere, bolumen handiago hori interes-tasen beherakadaren testuinguruan gertatu da; horrek eragiketen batez besteko prezioa murriztu du eta interes-marjina 574 milioi eurora jaitsi da, %11 gutxiago. Aldi berean, hornidurak eta saneamenduak ia %50 murriztu dira, kreditu-zorroaren sendotasunaren eta arriskuaren kudeaketa zuhur baten isla.
Ekitaldiaren bilakaera onak langile kopuruaren hazkundea ere ekarri du, 71 pertsona gehituta, kalitatezko enplegua sortu eta mantentzeko konpromiso kooperatiboarekin bat etorriz.
Emaitza hauek LABORAL Kutxaren banku-eredu kooperatiboa sendotzen dute, hurbiltasunean, zuhurtzian eta garapen ekonomiko eta sozialarekiko konpromisoan oinarritua.