LABORAL Kutxak 109 milioi euroko irabazia lortu du 2023ko lehen seihilekoan

Bere merkatuko entitaterik kaudimendunena izaten jarraitzen du LABORAL Kutxak (CET1 ratioa: % 22,40). Bestalde, hipoteka-saldoak % 1 hazi dira seihilekoan; kontsumokoak, berriz, % 5,4.
Card image cap
Txomin Garcia (presidentea) eta Joseba Egibar (zuzendari nagusia).
2023/07/27

Nabarmen suspertu da jarduera ekonomikoa 2023ko lehen seihilekoan, 2022ko amaierako joera positiboari jarraikiz. Honenbestez, partzialki zuzendu dira hilabete hauetan hornidura-kateko arazoak, eta apaltzeko joera ageri du energia-lehengaien prezioak. Hori dela eta, nolabaiteko sendotasuna atzematen zaio ekonomiari, batez ere zerbitzuen sektorean. Beste adierazle batzuk ere positiboak dira, hala nola enpleguaren bilakaera eta konfiantza-indizeak. Banku-negozioaren alorrean, berriz, nabarmen igoarazi ditu erreferentziako tasak inflazioa kontrolatzearren banku zentralek aplikatu duten diru-politikaren aldaketa erabatekoak; erabaki hori dela medio, areagotzen ari dira emaitzak.

Seihilekoari dagozkion gastuak eta amortizazioak (133,1 milioi eurokoak) % 4 handitu dira, inflazioagatik eta entitatea eraldatzeko agenda estrategikoan jasotako proiektuak bizkortzeak eragindako inbertsio handiagatik

Testuinguru horretan, 109,7 milioi euroko irabazi garbia izan du LABORAL Kutxak urtearen lehenbiziko erdian. Interes-tasen bilakaerak eta balantzeko aktiboen kreditu-kalitate sendoak izan duten eragin positiboak ez ezik, beste faktore batek ere lagundu du emaitza hori lortzen: jardueraren hazkunde nabarmenak, bai etxebizitzak bai tamaina handiagoko enpresak finantzatzekoak, azken ekitaldietan entitateak izan duen ibilbide estrategikoari jarraikiz. Halaber, entitatearen lehiakortasun-maila bikaina dela erakusten dute negozio adierazle nagusiek: sektorearen sailkapeneko lehen postuan dago CET1 kaudimen-ratioa (% 22,40); LTD likideziaren portzentajea oso handia da (% 67,1), eta baliabide propioekiko errentagarritasuna (LABORAL Kutxaren ROEa) nabarmen igo da (% 9,72).

Emaitza-kontua

Ohiko banku-negozioaren marjinak izan dira emaitza-eragile nagusia iragan seihilekoan. Interes-marjina bikoiztu egin da seihilekoaren lehen erdian — 248,2 milioi euroraino iritsi da—, tasa-kurbak bultzatuta, zeinak batez ere entitatearen kreditu-zorroari eta finantza-inbertsioei eragin baitie. Komisio garbiak, berriz, % 1,1 igo dira, faktore hauek direla medio: ordainbideetako goranzko ekarpena, transakzionaltasun-maila handiagoa eta bezeroentzako aurrezki- eta inbertsio-zerbitzuen interesak. Oinarrizko marjina 313,2 milioi eurokoa izan da; hots, % 68,9 handiagoa, duela 12 hilabetekoarekin alderatuta. Marjina gordina, berriz, 275,6 milioikoa izan da (% 39,5eko igoera izan ondoren), nahiz eta 51,9 milioi euroko minusbalioa eragin zuen zor publikoko tituluen salerosketak; hauek zituen xede: inbertsio-zorroaren errentagarritasuna hobetzea eta, hartara, hurrengo ekitaldietan diru-sarreren fluxu handiagoa bermatzea.

Seihilekoari dagozkion gastuak eta amortizazioak (133,1 milioi eurokoak) % 4 handitu dira, inflazioagatik eta entitatea eraldatzeko agenda estrategikoan jasotako proiektuak bizkortzeak eragindako inbertsio handiagatik. Bestalde, 14,5 milioi eurokoak izan dira hornidura, saneamendu eta beste narriadura batzuetarako zuzkidurak, eta mailegu-zorroan ez da atzeman narriadura aipagarririk. Horrenbestez, 128 milioi eurokoa izan da seihilekoko irabazi gordina; 18,3 milioiko zergak kontuan hartuta, 109,7 milioi eurokoa izan da gizarte-ekintzarako funtsaren zuzkidura aurreko irabazi garbi bateratua; hau da, % 68,8 egin du gora 2022ko lehen seihilekokoarekin alderatuta.

Lidergoa kaudimenean eta likidezia ona Kaudimenaren alorrean, LABORAL Kutxak lehen postuan jarraitzen du bere erreferentziazko merkatuan

Berankortasun txikiagoa eta kredituaren kalitatea Zuhurtziaz kudeatzen ditu arriskuak LABORAL Kutxak; hori dela eta, kalitate handikoa da —oro har— kreditu-inbertsioa, hirugarren batzuei zalantzazko zorroak saldu beharrik gabe. Jaisten jarraitu du berankortasun-tasak seihilekoan, % 2,67raino, sektoreko batez bestekoak ez bezala, zeina % 3,49koa baitzen maiatzaren amaieran. Gerta daitezkeen narriadurei aurre egiteko LABORAL Kutxaren balantzean metatutako funtsen mailak ere ederki erakusten du kredituaren egoera ona: % 82,2raino igo da estaldura-tasa. Lidergoa kaudimenean eta likidezia ona Kaudimenaren alorrean, LABORAL Kutxak lehen postuan jarraitzen du bere erreferentziazko merkatuan.

Entitatearen kaudimen-maila neurtzen duten adierazleek jartzen dute agerian lehiakideekiko lidergoa; izan ere, seihilekoko emaitzak kontuan hartu gabe ere, % 22,40koa da kalitate goreneko kapitalaren CET1 ratioa (Common Equity Tier1), eta bete-betean bat dator kaudimen osoaren ratioarekin. Bestalde, likidezia-egoera lasaia du LABORAL Kutxak, % 67,1eko LTD (Loans to Deposits) ratioak islatzen duenez. Banku-sektorean gaur egun hain esanguratsua den epe laburreko LCR (Liquidity Coverage Ratio) likideziari dagokionez, % 375,5 da LABORAL Kutxaren ratioa. Goi-kalitateko aktibo likidoen bidez neurtzen da likidezia hori, 30 egunez, likidezia-galera garbiak sor daitezkeen egoerei aurre egiteko. Oso positiboa da datua, kontuan izanik erregulatzaileak agintzen duen gutxieneko maila % 100ekoa dela. Aurrezkiaren bilakaera LABORAL Kutxako bezeroen baliabideak 28.955 milioi eurokoak dira, orotara, ekainaren 30ean, eta 518,9 milioi euro igo dira ekitaldiaren lehen erdian; horrek esan nahi du % 1,83ko hazkundea izan dela.

Balantzeko baliabideei dagokienez, berriz, % 3,86 txikitu da ageriko kontuen eta aurrezki-kontuen bolumena, merkatuaren bilakaerari jarraikiz; eperako gordailuak, aldiz, % 12,2 hazi dira. Bestalde, joera hau atzematen da familietan: errentagarritasun-aurreikuspen handiagoko balantzetik kanpoko zenbait figuratara ari dira eramaten baliabideak. Igoera handia izan dute figura horiek: % 17,23koa, alegia. Horrela, bada, inbertsio-funtsetara ari dira bideratzen LABORAL Kutxako bezeroak euren aurrezkien zati bat: handia izan da funts horien harpidetza-erritmoa, eta % 25,41 igo da haien ondarea aurtengo lehen seihilekoan.

Kreditu-inbertsioa

Oro har, balantzean, produkzio berriaren dinamismo komertziala dela medio, % 1,82 igo da LABORAL Kutxaren kreditu-inbertsioa seihilekoan, 15.476,5 milioi euroraino. Etxebizitzatarako kredituen saldo garbia % 1 hazi da epe berean, amortizazio aurreratuen erritmo bizia gorabehera. Kontsumorako kredituen saldo biziak, berriz, % 5,4 egin du gora aurtengo urtearen lehen erdian. Enpresen alorrean, LABORAL Kutxak dimentsio handieneko enpresetan duen presentzia handitzean jarri du azken ekitaldietako foku estrategikoa. Hori berretsi egin da lehen seihileko honetako bilakaera positiboarekin; izan ere, % 5,2ko hazkundea izan da ETEen, enpresa handien eta banka korporatiboaren segmentuen inbertsioaren saldo bizian, eta, horrela, azken urteetako joera positiboa sendotu da.

Aseguruen negozioa 2023ko lehen seihilekoan, 103,8 milioi eurokoa izan da prima guztien zenbatekoa; hots, 2022ko epe berekoa baino % 6,8 handiagoa

Profil digitala dute LABORAL Kutxaren bezeroen % 60k, eta horietatik % 37 digitalki jarduten dira beren bulegoko gestorearekin, tresna hauen bidez: MEET, Horma —non ingurune digitalean agiriak partekatzen baitira— eta bideokonferentzia. MEET bidezko jarduera, zehazki, % 50 areagotu da iragan seihilekoan. Prentsa-oharra 5 Smartphonea da bezeroek gehiena erabiltzen duten urrutiko gailua (% 90ek). Transakzioei dagokienez, ingurune digitalean egiten dira eragiketen eta kontsulten % 90 baino gehiago, baina bezero gehien-gehienek bulegora jotzen dute balio erantsi handiagoko gairen bat jorratu behar dutenean. Gazteentzako garapen digital berrien atalari dagokionez, azkenik, ordaintzeko soluzio bat plazaratu da 14 urtez azpikoentzat, txartela, Bizum eta Mugikordainketa barne hartzen dituena —ezinbestekoa da haien legezko tutoreek gainbegiratzea—.

Aseguruen negozioa 2023ko lehen seihilekoan, 103,8 milioi eurokoa izan da prima guztien zenbatekoa; hots, 2022ko epe berekoa baino % 6,8 handiagoa. Gainera, adar guztietan izan da esanguratsua igoera. Orotara, 15,9 milioi euroko ekarpena egin du aseguruen negozioak aurtengo lehen seihilekoan; iazko epe berean baino % 16,1 gutxiago, alegia, batez ere ezbehar-tasaren gastuek gora egin dutelako, bai unitateko prezioari bai maiztasunari dagokienez. Jasangarritasunarekiko konpromisoa Ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren alorretako jasangarritasunaren estrategia indartzen jarraitu du LABORAL Kutxak. Eragiketa nagusien finantzaketa jasangarriari dagokionez, 563 milioi eurotik gora bideratu ditu gure entitateak enpresa eta familietara jasangarritasun-irizpideei jarraikiz; entitate barruko ESG ingurumen- eta gizarte-irizpideetan oinarritzen da finantzaketa.

Zenbateko horretatik, hipotekei dagozkie 129 milioi; hain zuzen ere, autonomia-erkidego bakoitzean energiaren aldetik eraginkorrenak diren etxeak erosteko hipotekei. Hauxe da LABORAL Kutxaren konpromisoa: CO2-aren isurtzeak eta erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten laguntzea etxe-jabeei eta haien erkidegoei. Faktore horiek ingurumenean duten zuzeneko inpaktua gutxitzeko helburuari dagokionez, ostera, aipatzekoa da jada 630.000 erabiltzailetik gora dituela Postamail zerbitzuak (8.500 bezero gehiago). Posta digitaleko zerbitzu horri esker, ez da paperik erabiltzen komunikazioetan. Genero-berdintasunaren alorrean, berriz, % 47,8ra iritsi da emakumeei emandako finantzaketaren portzentajea, Banku-jarduera Arduratsuaren Printzipioei jarraikiz hartutako konpromisoak beteta. Gazteentzako laguntzetan, bestalde, 35 urtetik beherako pertsonei esleitu zaie hipoteka-saldoaren % 48,5. Gainera, Gaztenpresaren bidez 165 negozio eta mikroenpresa berri jarri dira martxan iragan seihilekoan, eta 313 enplegu sortu. Bien bitartean, ikuspegi jasangarriko produktuen eskaintza zabaltzen jarraitzen du gure entitateak; besteak beste, aseguru berde berriak eta kontsumo jasangarrirako mailegua, zeinak etxebizitzak birgaitzeko jabe-erkidegoei ematen zaien finantzaketari gehitu baitzaizkio. 

Banketxea