LABORAL Kutxak 1.000 milioi euro bideratu ditu enpresentzat aurrez emandako finantzaketa-lerroetara

Entitateak berrikuntza ezarri du enpresen bankaren merkatuan, jarduera hori partikularren bankan ohikoa bada ere, berria baita enpresen bankan. Merkaturatze horren helburua da LABORAL Kutxaren bezeroen proiektu bideragarri guztiek finantzaketa eskuratzea.
Card image cap
2014/07/10

LABORAL Kutxak berrikuntza ezarri du enpresen bankaren merkatuan, enpresentzako aurrez emandako finantzaketa-lerro berriak merkaturatuta. Jarduera hori partikularren bankan ohikoa bada ere, berria da enpresen sektorean. Entitateak laguntza eman nahi die ETE-ei horien inbertsio-proiektuetan edo likidezia-beharretan, aurrez emandako finantzaketa-lerroak merkaturatuz. Kanpainaren helburua da LABORAL Kutxaren bezeroen proiektu bideragarri guztiek finantzaketa eskuratzea, eta, hori lortzeko, 1.000 milioi euro bideratuko ditu. Enpresek eskuragarri duten finantzaketa-lerro horrek eskaintzen dituen zenbatekoak 50.000 eta 500.000 euro bitartekoak dira.

LABORAL Kutxak bere kaudimenari, likidezia-gaitasunari eta arrisku-analisi onei esker jarri ahal izan ditu abian enpresentzat aurrez emandako lerro horiek. Finantzaketa guztiz irekia da: inbertsiorako edo likideziarako, bertarako edo nazioarterako, mailegurako edo leasingerako, deskonturako edo factoringerako, eta abarrerako izan daiteke. Proiektu onak dituzten ETE bezero guztiek jaso dezakete, batez ere atzerrira irten diren enpresek, beren produkzio-prozesuetan berrikuntza txertatzen jakin dutenek edo prestakuntzan eta ikerkuntzan inbertitu dutenek.

LABORAL Kutxak enpresen osasun finantzarioari buruz 2014ko lehen hiruhilekoan egindako azterlanaren arabera, % 26k esaten zuten ez dutela finantzaketa lortzeko aukerarik eta kanpotik finantzaketa lortzeko inolako arazorik ez dutela % 18k baino ez. Aldez aurretik emandako 1.000 milioiko maileguek helburu argia dute: “enpresa-proiektu bideragarri guztiei finantzatzeko aukera ematea. Enpresa-jarduera suspertzeko zuzeneko esku-hartze bat da”, azpimarratu du LABORAL Kutxako enpresen areako zuzendari Josu Arraizak.

Enpresa guztietara heltzeko asmoarekin, kreditu-kooperatibak honela banatuko du inbertsioaren kopuru osoa lurraldeen arabera:

  • 325 milioi Bizkaian
  • 250 milioi Gipuzkoan
  • 150 milioi Araban
  • 100 milioi Nafarroan
  • 175 milioi gainerako lurraldeetan: Gaztela eta Leonen, Errioxa eta Aragoin, Kantabrian eta Asturiasen eta Madrilen

Aurrez emandako finantzaketa-lerroak dituzten bezeroek kreditu-kooperatibak hainbat lekutan dituen enpresetan espezializatutako 15 sukurtsaletako batera jo beharko dute, eta, online egin nahi izanez gero, inprimaki hau bete.

Ekonomia suspertzea

LABORAL Kutxako Azterlanen Departamentuaren datuen arabera, ekonomia suspertu da dagoeneko, suspertzea BPGa haztea baldin bada. Euskal ekonomiak 2014an % 1eko hazkundea izatea espero da. Horrela, bada, finantzaketa-kanpaina handiguratsu honen bidez, ekonomiaren susperraldi horri erantzun gura zaio, bai eta “enpresa-ehunari baliabideak helarazteko beharrari ere, urteetan zehar geldi egongo ondoren, kanpora irteteko eta inbertsio berriak egiteko premia baitu”, nabarmendu du Arraizak.

LABORAL Kutxa enpresekin

LABORAL Kutxa enpresen segmentuaren % 50era iristen da; horrek esan nahi du, Hego Euskal Herriko bi ETEtatik bat Entitatearen bezero dela. Horietatik, % 33k kanpo-merkataritzako jardueraren bat gauzatzen dute.

Negozio-bolumenari dagokionez, lehen seihilekoan 433 milioi euroren kredituak eman dira, aurreko urteko epe berean baino % 4 gehiago. Kopuru positiboa da hori, kredituak bankuen sektorean bizi duen % 12,4ko murrizketa aintzat hartzen badugu.

Emandako eragiketen bolumen osoa 433 milioi eurokoa da, eta 3.732 eragiketari dagokio; beraz, 2013ko lehen seihilekoan baino % 25 handiagoa izan da. Bada datu nabarmengarri bat: inbertsioa finantzatzeko emandako maileguen zenbateko orokorrak gora egin du, baina, batik bat, enpresa onuradunen kopuruak egin du gora. Hots, zenbateko txikiagoko mailegu gehiago eman ditugu.

Banketxea