Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
LABORAL Kutxa nagusi da Bizkaiko autonomoentzako LALF programako dirulaguntzen gestioan
Iazko ekitaldian diruz lagundutako finantzaketak 9.500.000 €-tik gorakoak izan ziren. Horietatik, LABORAL Kutxak eragiketa guztien % 43,96 eta bolumenaren % 33,34 gestionatu zituen. LALF programaren barruan bere bezeroentzat dirulaguntzen zenbatekorik handiena eskuratu duen entitatea izan zen, beraz.
Datu horiek agerian jartzen dute LABORAL Kutxak inplikazio berezia duela lurraldeko ekonomia berrindartzeko eta autonomo eta mikroenpresak suspertzeko prozesuan. Hori egin ahal izan du, hein handi batean, Pro gestore espezialistek eskainitako orientazioari eta laguntzari esker. Guztira 280 gestore ditu jada bere sukurtsal-sarean.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2011. urtean jarri zuen abian programa hori lehen aldiz, jarduera ekonomikoa hobetu, zabaldu edo berritzeko egiten diren inbertsioak eta finantza-erakundeekin sinatzen diren maileguen interesak ordaintzen laguntzeko. 2015ean sinatutako programaren arabera, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 5 emango da dirulaguntzetan, baita beste % 5 ere finantzaketaren lehen urteko interesetan.
Programaren onuradunek pertsona fisikoak, izaera juridikorik gabeko erakundeak edo mikroenpresak izan behar dute. Horretaz gain, 6 langile baino gutxiago eta egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izan behar dute.