Irakurriena
- 1. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 2. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 3. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 4. 24. Korrika MONDRAGONen
- 5. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 6. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
Laboral Kutxak 145,5 milioi euro irabazi ditu 2025eko lehen seihilekoan
Laboral Kutxak 145,5 milioi euro-ko irabazi garbi bateratua lortu du 2025eko lehen seihilekoan, iazko aldi berarekin alderatuta, %8,28 gehiago. Emaitza horren eragile izan dira hipoteken hazkundea (+%49,1) eta enpresen finantzaketa (+%7,6). CET1 kaudimen-ratioa %24,84koa izani da eta berankortasun-indizea %2,32koa, sektoreko batez bestekoaren azpitik, nabarmen.
Interesen marjina 295,4 milioikoa izan da, eta komisioen sarrera garbiak, berriz, %2,2 hazi ziren, 69,6 milioiraino. Marjina gordina 365 milioikoa izan zen (+%6,64), eta baliabide propioen gaineko errentagarritasuna (ROE) %12,34koa.
Aurrezkiari dagokionez, bitartekotutako baliabideak %4,33 igo ziren, 32.793 milioi euroraino, eta inbertsio-funtsetan izandako %15,91ko hazkundea azpimarratu behar da. Kredituan, inbertsio osoa %5,51 hazi zen, eta dinamismo berezia izan zuen enpresa txiki eta ertainetan (%14ko hazkundea formalizazioetan).
Arlo digitalean, MONDRAGONeko kreditu kooperatibako bezeroen %65ek online kanalak erabiltzen dituzte eta 129.000 urruneko kontratazio baino gehiago egin ziren. Aseguruetan, primak 109,1 milioikoak izan ziren (+%2,4), eta estatu-mailako lidergoa lortu du autoetan zein etxebizitzen NPSetan (Net Promotore Score, zerbitzu bat gomendatzeko prest dauden bezeroen eta aurkakoen arteko harremana kontrastatzen duen neurgailu estandarizatua).
Jasangarritasunari dagokionez, Laboral Kutxa banka arduratsuaren podiumean dago Pompeu Fabra Unibertsitatearen arabera: 170 milioi euro ditu finantzaketa jasangarrian, eta aurrerapen handia egin du birgaitze energetikorako kredituetan.