Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Berdeago Azoka zabalik izango da bihar arte ohitura jasangarriagoak bultzatzeko
Ingurumen, iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren arloan lanean diharduten 33 enpresa, proiektu eta ekimen ezagutzeko aukera izan dute Landakora gerturatu direnak, bai bisitariak eta enpresa arloko ordezkariek ere. Gaur hasi eta bihar ilunkarara arte azoka zabalik izango da eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte bisitarientzat.
Eta honetan guztian, MUko ikasle talde batek protagonismo berezia izan du, izan ere, LEINNeko Gradua egiten ari diren sei ikaslek antolatu dute ekimena. Hori bai, Durangoko Udaleko, Bizkaiko Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako babesarekin.
Xabi Igoa, Snatu Taldeko kidea, eta LEINNeko ikaskideekin batera antolatzaile nagusietako bat: Iñigo Peña, Unai Magdalena, Jon Etxeberria (Snatu) y Matxalen Palacio y Ander Iturriagagoitia (Jump in) taldekoak izan dira antolatzaileak. Sei gazteek orain urte eta erdi proposatu zioten ideia Durangoko Udalari, eta euren proiektua gaur gauzatu da.
Egitaraua gaur eta bihar
33 enpresaren stand eta erakustokiak egoteaz gainera, hitzaldiak, mahai inguruak, tailer praktikoak eta loduteka zerbitzua ere izango dira. Bihar ere mahai inguruak eta hitzaldiak izango dira, beti ere, iraunkortasun eta eraginkortasun energetikoaren gainekoak.
MONDRAGONek ordezkaritza zabala izan du, eta MUko ekoteknologien eta energia berriztagarrien ordezkariek euren graduak aurkeztu dituzte.


