Kreanek iraunkortasunaren kalifikazioa hobetu du

Iraunkortasunak lehentasun estrategikoa izaten jarraitzen du Kreanentzat, eta hala berresten du EcoVadisen ebaluazioak, nazioartean gehien aintzatesten den kalifikazio sistemetako batek. Izan ere, 100etik 74 puntura iritsi da, eta 91. perzentilean kokatu du.
Card image cap
2025/07/10

Iraunkortasunak lehentasun estrategikoa izaten jarraitzen du Kreanentzat, eta hala berresten du EcoVadisen ebaluazioak, nazioartean gehien aintzatesten den kalifikazio sistemetako batek. 2025eko edizioan, Kreanek Silver domina lortu du, eta 100etik 74 puntura iritsi da. Horrek 91. perzentilean kokatu du kooperatiba, hau da, iraunkortasunean jardun global onena duten enpresen artean.

2017az geroztik, Kreanek bere borondatez hartzen du parte ebaluazio horretan, bere aurrerapena neurtzeko, hobekuntza arloak identifikatzeko eta bezeroen eta interes taldeen konfiantza indartzeko. EcoVadis metodologia nazioarteko estandarretan oinarritzen da, hala nola, Nazio Batuen Munduko Itunean, ISO 26000n edo Txosten Ekimen Globalaren (GRI) jarraibideetan, eta mundu osoko 100.000 enpresa baino gehiago aztertzen ditu.

Aurten lortutako puntuazioa hobetu egin da 2024arekin alderatuta, bai termino absolutuetan eta baita erlatiboetan ere, eta aurrerapenak egin dira aztertzen diren lau eremuetan:

  • Ingurumena
  • Lan praktikak eta giza eskubideak
  • Enpresa etika
  • Erosketa iraunkorrak

Ana Belen de Isla Krean Taldeko Eraldaketa eta Jasangarritasun zuzendariak nabarmendu duenez, aintzatespen horrek "taldelanaren ibilbide sendoa indartzen" du, non iraunkortasuna "ez den eslogan bat, egiteko modu bat baizik": "Gardentasunez ebaluatzeak gure konpromisoa erakusten eta hobetzen jarraitzen laguntzen digu".

De Islaren hitzetan, araudi, enpresa eta gizarte eskakizun gero eta handiagoa den testuinguru batean, EcoVadis bezalako kanpo ebaluazioak aukera ematen dio Kreani datuekin frogatzeko bere politikak eta proiektuak bat datozela iraunkortasun, kalitate eta erantzukizun balioekin.

Ingeniaritza eta arkitektura