Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Garbera Merkataritza Gunearen handitze lanak amaitu ditu KREANek
UNIBAIL-RODAMCO WESTFIELD-ek Donostiako Garbera Merkataritza Gunearen handitzea burutu du KREANen proiektuekin eta obra zuzendaritzarekin, L35 ARKITEKTOEN diseinu kontzeptualarekin eta MITARKen exekuzio zuzendaritzarekin. Hedapen osoak 63 milioi euroko inbertsioa ekarri du eta guztira bost urteko iraupena izan du.
Lanak lau fasetan egin dira, bisitariei eta merkatariei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko, eta merkataritza-gunearen ohiko funtzionamendua errespetatu da prozesu osoan zehar.
Handitze horrek merkataritza-gunearen irudia erabat berritzea ekarri du
Handitze horrek merkataritza-gunearen irudia erabat berritzea ekarri du. Merkataritza-eremua 30.000 m²tan handitu da, 34 denda berri, 15 jatetxe eta kafetegi berri eta 7 zinema-areto dituela; lurpeko aparkaleku bat sortu da, bi solairutan banatutako 2.000 plazarekin; guztira 54.000 m²-ko azalera du; eta kanpoaldeko urbanizazioa erabat berritu da, 1.600 aparkaleku eta berdegunerekin.