Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Kreanek MUBIL Business Center berria garatuko du Donostian
Kreanek Donostiako Eskuzaitzetako Mubil Poloan start-up-entzako eraikin berriaren oinarrizko proiektua eta exekuzio proiektua egin ditu.
Maiatzaren amaieran obra-lizentzia lortu ondoren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu eta oniritzia eman ondoren, obrak lizitatuko dira, urte amaieran eraikitzen hasteko helburuarekin. 4.500 m²-ko eraikin berria hazkunde-fasean dauden enpresek erabiltzeko izango da, I+G laborategiak eta testatzeko espazio teknikoak dituelarik soluzio berriak merkatu globalera bideratzeko.
2025ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak lehiaketa publikora atera zuen Mubil Poloan bulego-eraikin berri bat eraikitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lanak, eta jarraipena eman zien MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Iraunkorreko Zentroan garatzen ari diren eraikin ezberdinei.