Irakurriena
- 1. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 2. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
- 3. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 4. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
- 5. Agur, Jose Antonio Ajuria
- 6. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioa, TU Lankideren zenbaki berriko gai nagusia
Korrikaren harira, dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ekitaldi ugari antolatuko ditu Korrika kulturalaren harira. Ekitaldiak gradu desberdinen bueltan antolatu dira eta martxoaren 4an hasi ziren; Korrikak irauten duen bitartean jarraituko dute. Fakultateko hiru campusetan antolatu dira ekitaldi kulturalak, Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Bilbao AS Fabriken. Bereziki, graduetako ikasleek hartu dute ekitaldiak antolatzeko ardura; horretarako lantalde desberdinak egin dituzte, hala nola koordinazio taldea eta komunikazioa.
Hala, Fakultateko ikasleek eta langileek aukera izango dute parte hartzeko era guztietako ekitaldi eta emanaldietan, adibidez: musika lantegiak, dantza ikastaroak, bertso bazkaria, bingo musikatua, kanpaldia, musika kontzertuak, DJak, arte plastikoen lantegiak, bertso-poteoa… Antolatutako ikuskizun batzuk, gainera, campusetik at egingo dira; esaterako, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzako ikastetxeekin elkarlanean egiteko moduko hainbat ikuskizun prestatu dituzte: Euskal Ginkana, Korrika Txikiko dantzaokea, antzezlanak eta sorkuntza-tailerrak eta ipuin kontaketak, besteak beste.
Ohi bezala, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hiru kilometro erosiko ditu euskararen aldeko lasterketan. Bilbon, martxoaren 21ean, eta Eskoriatza eta Aretxabaletan martxoaren 23an egingo dute korrika.
Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14an hasiko da, Irunen, eta 24an bukatuko da, Baionan; denbora tarte horretan, 2.180 kilometro egingo ditu AEK-k antolatutako lasterketak.