Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Korrika 18k Fagor Ederlaneko instalazioak zeharkatu ditu, kooperatibaren 50.urteurrenean
Fagor Ederlaneko instalazioetan 1628. kilometroa egin du gaur Korrikak. Isidro Garate (Powertrain negozioko Gestio Sozialeko teknikaria eta bertako euskara planaren koordinatzailea) eta Ainhoa Arregi (Ingeniaritzako proiektu burua) izan dira lekukoa eraman duten ordezkariak. Biak ere, euskara plana indarrean jarri zenetik euskararen normalizazio lanetan ibilbide luzea dutenak, eta orain ere hala jarraitzen dutenak.
Ederlanen eta Mazmelan
Bigarren kilometroa, Mazmelan egin dute Fagor Ederlaneko beste bi ordezkarik; Markel Elorza (errelebo burua) eta Ekaitz San Vicente (makinista). Bide batez, gaurko ekitaldiarekin hasiera eman diete Ederlanen 50.urteurreneko ekitaldi sortari. Urteak aurrera egin ahala, hamaika ekintza burutuko dituzte. Urteko ekitaldi nagusiak hauexek izango dira:
Uztailean barrura begirako ekitaldi instituzionala eta bazkaria (uztailean) egingo dira, Arrasateko Amaia Antzokian izango da ekitaldia. Bertan, Fagor Ederlaneko iragana, oraina eta etorkizuna uztartu nahi dira. Batetik jubilatuta dauden fundatzaileak elkartuz, eta haien testigantzak konpartitzeaz gain, omenaldia egingo zaie. Bestetik, gaur egun Ederlanen dabiltzan zenbaitzuek gaur eguneko Ederlani buruzkoak esango dituzte eta enpresaren etorkizunaz ere hitz egingo dute. Gainera, kantak, dantzak… eta beste zenbait momentu hunkigarri ere izango dira.
Ate irekien jardunaldiak
Irailean Ate Irekien eguna egingo da Arrasate eta Eskoriatza-Aretxabaletako lantokietan. Egun horietan bisita gidatuak egingo dira eta langileek euren etxekoak eta lagunak ekarri ahal izango dituzte lanlekura. Ondoren, Eskoriatzako lantokiko aparkalekuan jai dotorea egingo da, musika, edatekoa, jatekoa, umeentzat ipuin kontalariak…
Fagor Ederlan, goizaldeko 6:20ean. Sekulako jendetzak zeharkatu ditu kooperatibako instalazioak.
Era berean, eta nahiz eta oraindik data zehaztu gabe badago ere, kanpora begirako ekitaldi instituzionala ere egingo du Fagor Ederlanek. MONDRAGONeko, Fagorreko eta Instituzioetako ordezkariekin egingo da ekitaldia.
Ederlaneko langileek antolatutako ekintzak
Gainera, Fagor Ederlaneko komunitatea osatzen duten gizon eta emakumeek ere beste zenbait ekintza antolatuko dituzte. Besteak beste, motor irteera, mendi bizikleta ibilaldia, pilota partidak eta oinezko mendi ibilaldia ere antolatu dituzte. Zorionak, Fagor Ederlan!